September 2016 hilabeteko prentsa ahorrak
EAEKO FAMILIEN KONFIANTZA PIXKA BAT GUTXITU DA
Zeri iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez? 2016ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko familiek, bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (-5, -2 puntu), konfiantza pixka bat galdu dute. Dena den, 2015. urtearen lehen zatian hasi zen hobetzeko joera mantendu egin da. Konfiantzan izandako atzerakada txiki hori Europako familien artean ere gertatu da (-8, -2 puntu). […]
COMPYTE SORTU DA, ENPRESEN LEHIAKORTASUNA NEURTZEKO TRESNA BERRIA
COMPYTEren bidez, enpresa bakoitzak lehiakideen aldean duen lehiakortasuna azter dezake, eta lehiakortasun hori hobetzeko bideak zein diren jakin dezake. Enpresek oinarrizko 5 alderditan jasotzen dute kalifikazioa: berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea, pertsonen kudeaketa eta finantzaketa. Erantsitako datuekin, indarrak aprobetxatzeko edo arazo arruntak konpontzeko oso baliagarriak izango diren ondorio orokor batzuk aterako dira. […]
Laboral Kutxak Saski Baskoniaren babesle nagusia izateari utzi dio
Bi erakundeek oso positibotzat jo dituzte elkarri lotuta egon diren zazpi denboraldietan izandako harremanak Gasteiz, 2016ko irailaren 06a. Laboral Kutxa ez da aurrerantzean Gasteizko klubaren babesle nagusia izango. Horrela, 2009-2010 denboraldian hasitako zazpi urteko ibilbide emankorra amaitu egin da. Bi erakundeen arteko loturaren ezaugarriak hauek izan dira: baterako lana eta babesari loturiko […]