March 2015 hilabeteko prentsa ahorrak
LABORAL Kutxaren komunikatua
Arrasate, 2015eko martxoaren 23a “Antsoaingo kasua” dela-eta plazaratu diren informazioei erantzuteko, eta LABORAL Kutxari zoritxarreko gertaera horretan egotzi zaion erantzukizunari buruz, Entitateak honako hau jakinarazi nahi du: Lehenik, bihotz-bihotzez sentitzen dugu Mirenen heriotza eta bere senide eta lagunei gure doluminak helarazi nahi dizkiegu, gure Erakundearen eta hori osatzen dugun pertsona guztien izenean. Bigarrenik, gure Entitateak […]
Euskal familietan baikortasun handiagoa dago eta susperraldiaz fidatzen hasi dira
2015ko martxoaren 18a. Zer iritzi dute euskal familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz? Euskal familiek bilakaera sozioekonomikoaren pertzepzio hobearekin ekin diote 2015. urteari: erabat negatiboa (–19koa) zena hobetu egin da zertxobait (–9ra). Azken urtean jasotako erregistrorik onena da, eta estatuko eta EB-28ko balioetara gerturatzen hasi da, –2koa eta –5ekoa baitira, hurrenez hurren. Zerk […]
Enpresen % 45,8k uste dutenez, ingurune ekonomikoak hobera egingo du
2015ko martxoaren 10a. LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2015eko bigarren hiruhilekorako dituzten espektatiben berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekoan baino dezente hobeak. Ondoren, ondorio nagusiak azalduko ditugu labur-labur. Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten espektatibei dagokienez, % 49k egoerak bere horretan jarraituko duela uste du, eta […]