October 2013 hilabeteko prentsa ahorrak
Errealitate gehituaren teknologia interaktiboa LABORAL Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko
2013ko urriaren 23a. Online bilaketetan denbora aurrezteko tresna ezin hobeak dira gailu mugikorrak. LABORAL Kutxak, telefono mugikor berriek eskaintzen dituzten aukerez jabetuta, errealitate gehituko Layar aplikazioa integratu du, gertuen dauden sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko. Tresna horrek kontsumitzaileari esperientzia berria eta bestelakoa eskaintzen dio, errealitatea denbora errealean elkar eragiten duten irudiekin eta hiru dimentsioko objektu birtualekin […]
LABORAL Kutxak eta Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRAk) lankidetza-hitzarmena sinatu dute
2013ko urriaren 21a. Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRAk) eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, bazkideek abantaila finantzario ugari izango dituzte eskura, bai eta ardogintzako enpresentzat bereziki diseinatutako beste hainbat zerbitzu ere. Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea, bere bazkideak sektorean defendatu eta sustatzeko ahaleginean, Arabako Errioxako 126 upategiren ordezkari da; guztira, urtean 30 milioi litrotik […]
LABORAL Kutxaren Ba1 kalifikazioa berretsi egin du Moody´s-ek
LABORAL Kutxaren kalifikazioak beherantz zuzentzeko uztailaren 19an hasitako prozesua amaitu egin du Moody’s kalifikazio-agentziak, eta LABORAL Kutxak epe luzeko ratingari (Ba1) eta finantza-sendotasunaren ratingari (D) eutsi egin dio. Kalifikazioak berresteak agerian utzi du, alde batetik, LABORAL Kutxaren aktiboen kalitatearen bilakaera 2013ko bigarren hiruhilekoan, sektorearen batez bestekoa baino askoz narriadura txikiagoa izan baitute; eta bestetik, Espainiako […]
Online Bankuan segurtasunez jarduteko urrezko hamar arauak
LABORAL Kutxak segurtasun-neurriak ezarri ditu, banku-eragiketetan transakzio seguruak bermatzeko 2013ko urriaren 7a. RSA erakundeak berriki egindako ikerketa baten arabera, Espainia Internet bidezko iruzur gehien egiten den munduko hirugarren herrialdea da. Phishing erasoak edo hackinga ohikoak bilakatu dira sarean. Eraso horien %75 online bankuen erabiltzeen aurkakoak dira. Finantza-erakundeek areagotu egin dituzte segurtasun-sistemak baina, aldi berean, zuhurtziaz […]
Martha Pelloni, “2013ko Elkartasunaren Nafarroa Saria”
Martha Pelloni 72 urteko erlijioso argentinarrak jaso du 2013ko Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, bere herrialdean giza eskubideen alde egin duen lanagatik, bereziki sexu-esplotazioaren eta adingabeen lapurreten kontra. Bere lanak 2005ean nazioarteko aitortza jaso zuen Bakearen Nobel Sarirako hautagai izateko izendapenarekin. Aitortza hori Mujeres de Paz en el Mundo elkarteko mila emakumeko talde batekin partekatu zuen; […]
Oinarrik eta Laboral Kutxak euskal ETE-en kanpo merkataritzako lerroak eta zirkulatzaile lerroak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute
Laboral Kutxak hitzarmena izenpetu du Oinarri-rekin, elkarrekiko bermeko elkartearekin, euskal ETE-en kanpo merkataritzako lerroak eta zirkulatzaile lerroak finantzatzeko. Hitzarmen honen babespean formalizatzen diren kanpo-merkataritzako lerroetan eta zirkulatzaile-lerroetan emandako zenbateko osoaren % 50 abalatuko du EBBak. Euskal ETE-en kanpo-merkataritzako eragiketak eta zirkulatzailea finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Laboral Kutxak eta Oinarri SGRk. Hitzarmenari esker, enpresei likidezia emango […]