February 2013 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Crédit Coopératif-ek hitzarmena sinatu dute enpresak finantzatzeko
Bi finantza-entitateek harreman historikoa dute eta, hitzarmen honen bidez, sendotu egingo dute elkarlana eta banka kooperatiboa egiteko modua. EUSKADIKO KUTXA IPAR KUTXAKO lehendakariak, Txomin Garciak, eta CRÉDIT COOPÉRATIF TALDEKO lehendakariak, Jean-Louis Bancel-ek, mugaz haraindiko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Crédit Coopératifek Euskadiko Kutxako bezero diren enpresei finantzaketa eman ahal izango die, bai Frantzian bai Espainian. […]
Fitch-ek eutsi egin dio Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren kalifikazioari, bat egiteko prozesuaren ondoren
Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiteko prozesua amaitu eta proiektu kooperatibo berriari ekin ostean, entitate berriaren kalifikazioa berrikusi egin du Fitch-ek. Kalifikazio-agentziak horixe egin ohi du bat egiten duten finantza-entitate guztiekin. Ildo horretan, Fitch-ek balorazio positiboa egin du Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren egoeraz. Beste finantza-entitate batzuen balorazioak beherantz zuzentzen ari diren bitartean, gurearen ratinga […]