Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAREN BBB+ RATINGA BERRETSI DU FITCH KALIFIKAZIO AGENTZIAK

 

                • Estatuan soilik aritzen diren erakundeentzat dagoen kalifikaziorik altuenari eutsi dio Laboral Kutxak

 

                • Arrisku-politika egokia, kapitalizazio-maila handia eta likidezia-egoera lasaia izan dira entitateak bere posizio bikaina sendotzeko arrazoiak

 

.

2016ko urriaren 24a.–Fitch nazioarteko kreditu-kalifikazioko agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxarentzako BBB+ balorazioa, gerora begirako ikuspegi egonkorrarekin. Euskal kreditu-entitateak Estatuaren maila bera eskuratu du berriz ere, rating-enpresak aldian-aldian kreditu-kooperatibei egiten dien azken azterketan. Praktikan, horrek esan nahi du kreditu-kooperatibak berretsi eta sendotu egin duela estatuan soilik ari diren erakundeek eskura dezaketen kalifikaziorik onena.

LABORAL Kutxaren sendotasun indibiduala da epe luzeko ratingaren oinarria, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona. Entitateak zuhurtziaz gestionatzen du arriskua eta horren isla da, hain zuzen, bere aktiboen kalitate handia, «estatuko entitateen batez bestekoa baino hobea», Fitchek egindako azterketaren arabera.

Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita «viability» edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).

Era berean, LABORAL Kutxaren kaudimena ere nabarmendu nahi izan dute kalifikazio-enpresako analistek, Mondragoneko kooperatibaren lehiakide zuzenetako askoren maila baino askoz ere handiagoa.

Azkenik, kalifikazio-txostenak entitatearen likidezia-egoera bikaina eta finantzaketa-egitura egokia azpimarratu ditu; eta, ildo beretik, berankortasun-maila apala eta arrisku-estaldura sendoak.

 

ERAKUNDEEN TAULA:

 

FITCH
SANTANDER

BBVA

LABORAL KUTXA

CAJA RURAL DE NAVARRA

CAIXABANK

KUTXABANK

BANKIA

BANCO POPULAR

A-

A-

BBB+

BBB+

BBB

BBB

BBB-

BB-