Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL EKONOMIA TXOSTENEN AURKEZPENAK

LABORAL Kutxak euskal ekonomiari buruzko txostenak aurkeztu zituen joan den uztailaren 18an.  Euskal Autonomi Elkarteari dagokion txostenaren aurkezpena Bilbon izan zen. Bertan, Xabier Egibar, Negozio Garapenerako zuzendaria eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendaria azaldu ziren komunikabideen aurrean. EAEko prentsaurrekoaren ondoren, Nafarroako ekonomi txostena aurkeztu zen Iruñan, bertako Laboral Kutxaren egoitzan. Izandako prentsaurrekoan,  lurralde zuzendaria den Javier Cortajarenak ere hitza hartu zuen, aurkezle moduan.
EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO TXOSTENA (2015)

2015. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,8 egin zuen gora. Hazkunde-tasa hori pixka bat txikiagoa izan da Nafarroako Foru Erkidegokoa eta Estatukoa baino: horiek % 2,9 eta % 3,2 hazi ziren, hurrenez hurren.

Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren bilakaerak inflexio-puntu bat izan zuen iaz hiru eremuotan; izan ere, EAEn enplegua % 1,3 hazi zen, Nafarroan % 0,7 eta Estatuan % 3.

MESA PV

Joseba Madariagak eta Xabier Egibarek EAEko Ekonomia Txostena aurkeztu zuten Bilbon izandadako prentsaurrekoan

Magnituderik eraginkorrena, langabezia-tasa, % 14,8koa izan zen EAEn, 2015an baino puntu bat eta erdi txikiagoa. Foru Erkidegoan, berriz, langabezia % 13,8ra jaitsi zen, eta Espainian, % 22,1era. Konklusioa honako hau da: langabezia-tasak murrizten hasi dira pixkanaka, krisialdi luzean zehar izandako igoeraren ondoren. Halere, urruti daude oraindik onartzeko moduko balioetatik.

Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da azken urteotan lehen aldiz sektore guztiek emaitza positiboak izan zituela 2015ean, EAEko eraikuntzak izan ezik, hazkunde-tasa nulua izan baitzuen.

2015-2016rako AURREIKUSPENAK

 2013an hasitako susperraldia indartu egin zen 2015ean, eta aurten ere indartsu jarraituko du. Susperraldi horren eragileak era askotakoak izan dira, horietako batzuk egiturazkoak (ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea barne-debaluazioari esker eta Euroguneko finantza-fragmentazioa zuzentzea) eta beste batzuk iragankorrak (finantza-politika hedakorra eta lehengaien eta petrolioaren prezioen jaitsiera).

Hori guztia nazioarteko zalantzazko ingurune batean gertatu da, Erreserba Federalaren jokaera, Txinako ekonomiaren desazelerazioa eta Europako arazo politikoekin lotutako ziurgabetasuna direla-eta.

Aipatutako faktoreek eragindako hazkunde-faseak jarraipena izango du 2016an; halere, hazkunde-tasa apalagoetara hurbilduko gara pixkanaka, eragile horien bultzadaren indarra ahulduz doan heinean.

Edonola ere, nabarmendu nahi dugu arriskuak gure mugez haragotik datozkigula eta izaera politikoa dutela. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Brexitak ziurgabetasun handiko aroa irekiko duela europar proiektuan.

Dena dela, 2016rako gure hazkunde-aurreikuspenak arrazoizkoak dira: % 2,6 EAEn eta % 2,7 Nafarroan. Esan beharra dago aurreikuspen horiek egiteko aintzat hartu ditugun datuak Brexitaren aurrekoak direla; beraz, prozesu horrek sorraraziko duen ziurgabetasunak beheranzko koska bat eragin lezake aurreikuspenetan, une horretan koska horren zenbatekoa zehazterik ez badago ere..

Nahiz eta kopuru horiek Europako estandarrekin bateratzeko aurrerapen nabarmenak bermatu, gogora ekarri behar dugu arreta jartzeko moduko desorekak daudela oraindik. Horietako batzuk epe laburrekoak dira, hala nola langabezia-tasa handia eta ekonomiaren desapalankatze-prozesua. Beste batzuk, berriz, epe ertainekoak dira, esaterako biztanleria zahartzearen ondorioei aurre egitea.

 NAFARROAKO TXOSTENA (2015)

2015an, Nafarroako Foru Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,9 egin zuen gora. Hazkunde hori Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan zen, Estatuko BPGa % 3,2 hazi baitzen.

Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuak aurreko ekitaldian bi eremu geografikoetan hasitako bideari eutsi dio; izan ere, Nafarroan % 0,7 hazi zen eta Estatuan % 3.

Caja Laboral -2-2

(ezkerretik eskumara) Cortajarena, Egibar eta Madariaga Nafarroako hedabideen aurrean

Eragin handiena duen magnitudea, langabezia-tasa alegia, % 13,8ra jaitsi da Nafarroan, eta % 23,1era Espainian. Konklusioa honako hau da: langabezia-tasak murrizten hasi dira pixkanaka, krisialdi luzean zehar izandako igoeraren ondoren. Halere, urruti daude oraindik onartzeko moduko balioetatik.

Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da azken urteotan lehen aldiz sektore guztiek emaitza positiboak izan zituztela 2015ean.

2015-2016rako AURREIKUSPENAK

2013an hasitako susperraldia indartu egin zen 2015ean, eta aurten jarraipena izango du. Susperraldi horren eragileak era askotakoak izan dira: batzuk egiturazkoak (ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea barne-debaluazioari esker eta Euroguneko finantza-fragmentazioa zuzentzea) eta beste batzuk iragankorrak (finantza-politika hedakorra eta lehengaien eta petrolioaren prezioen jaitsiera).

Hori guztia nazioarteko zalantzazko ingurune batean gertatu da, Erreserba Federalaren jokaera, Txinako ekonomiaren desazelerazioa eta Europako arazo politikoekin lotutako ziurgabetasuna direla-eta.

Aipatutako faktoreek eragindako hazkunde-faseak jarraipena izango du 2016an; halere, hazkunde-tasa apalagoetara hurbilduko gara pixkanaka, eragile horien bultzadaren indarra ahulduz doan heinean.

Edonola ere, nabarmendu nahi dugu arriskuak gure mugez haragotik datozkigula eta izaera politikoa dutela. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Brexitak ziurgabetasun handiko aroa irekiko duela europar proiektuan.

Dena dela, 2016rako gure hazkunde-aurreikuspenak arrazoizkoak dira: % 2,7 Nafarroan. Esan beharra dago aurreikuspen horiek egiteko aintzat hartu ditugun datuak Brexitaren aurrekoak direla; beraz, prozesu horrek sorraraziko duen ziurgabetasunak beheranzko koska bat eragin lezake aurreikuspenetan, une horretan koska horren zenbatekoa zehazterik ez badago ere.