Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak Kutxa Bankekiko harremanak gezurtatzen ditu

Euskadiko Kutxareneta Kutxa Banken arteko harremanei buruzko berria argitaratu du gaur komunikazio-talde batek. Informazio horretan beste finantza-entitate batzuk ere aipatzen dira.

Orobat, harreman horien helburu eta ondorioen inguruko iritziak ere jasotzen dira.

Euskadiko Kutxak argi eta garbi adierazi nahi du Kutxa Bankekin horrelako harremanik ez dagoela, ezta inolako lankidetza-hitzarmenik ere, eta, hortaz, argitaratutako berri hori erabat gezurrezkoa dela.

Euskadiko Kutxak gizarte-ekonomiako entitate bati dagokion proiektu kooperatibo propioari eutsiko dio eta, bere kudeaketa-ratioei esker, etortzear dagoen finantza-agertoki berriari begira finkatu dituen erronka estrategikoei aurre egingo die.