Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak hilero 100.000 mezu inguru bidaltzen dizkie bezeroei

Telefonia mugikorrak hazten jarraitzen du, erabiltzaileen kopuruari eta prestazioei dagokienez. Prestazio berrien artean mugikorretako alerten zerbitzua dago.

Indartsu dago gainera, eta zerbitzu horri esker, kontratatu duen bezeroa etengabe dago informatuta bere mugikorrean jasotzen dituen SMS mezuen bidez.

Euskadiko Kutxak hilero 117.000 mezu inguru bidaltzen dizkie bezeroei.

Entitateak 85.000 bezeroko zorroa du mugikorretako alerten CLMugikorra Zerbitzuan

CLMugikorreko bezeroek arrazoi ugariengatik jasotzen dituzte alertak: ageriko kontuetan zorpekoak dituztelako; kutxazainetan 300 €-tik gorako ordainketak edo diru-ateratzeak egin dituztelako; txartel-mugaren % 80 kontsumitu dutelako; txartela berritu beharrean dutelako; kutxazainetan eta CLNeten egindako transferentzien berri emateko; baloreen erosketa/salmenta aginduen berri emateko…

CLMugikorreko bezeroak finantza-txartela edo CLNeteko sinadura-txartela blokeatu dezake zerbitzu hau erabiliz.

Bestalde, bezeroak berak erabakitzen du zer  alerta mota jaso, eta kostua seihilean 2€-koa da.