Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak “Nafarroa” Elkartasunerako Nazioarteko Sariaren 11. edizioa aurkeztu dute

 

 

 

wp_0000691“Nafarroa” Sariak honako helburu hau du: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren edozein arlotan eta, batez ere, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko bidean, haien ibilbideagatik nabarmentzen diren instituzio, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoen lana goraipatu eta saritzea.

Saria 25.000 eurokoa da eskudirutan.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria sailburu Elena Torres Mirandak eta Nafarroako Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarenak aurkeztu dute “Nafarroa” Elkartasunerako Nazioarteko Sariaren hamaikagarren edizioa.

Sailburuak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua oso sentikorra da Foru Erkidegoaren gizarte-kontzientziaren aurrean. Horregatik, Garapenerako Laguntza Sozialaren atalean, hainbat dirulaguntza bideratzen ditu herrialde pobretuen giza garapen iraunkorra bultzatzeko, Nazio Batuek 2000. urtean onartutako Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko xedez.

Horrez gain, martxoaren 9ko 5/2001 Legeak, Garapenerako Laguntzari buruzkoak, besteak beste, nazioarteko ekintza solidarioaren eremua arautu behar duten helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu. Zehazki, 13. artikuluan esaten duenez, beste jarduketa batzuen artean, elkartasuna sustatuko du Gobernuak .

Bestalde, Euskadiko Kutxak sarian parte hartzeko arrazoia azaldu zuen Javier Cortajarenak. Haren hitzetan, abiapuntua oso erraza da: “gizarteari esker lortu ditugun etekinetatik zati bat gizarteari itzultzea, kasu honetan Nafarroakoari”.

Izaera kooperatibistaren ikuspegitik “gauzak egiteko beste modu bat” badela erantsi zuen, “elkartasunaren eta gizarte-konpromisoaren balioak sustatuz”, eta gogorarazi zuen Entitateak “Nafarroa” Elkartasunerako Nazioarteko Saria 2001. urteaz geroztik antolatzen duela Nafarroako Gobernuarekin batera

Sariarekin zerikusia duen informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Nafarroako Gobernuarekin (Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzua), telefono-zenbaki honetan: + 34848426313. Faxa: + 34848423818.