Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxa-Enpresak antolatutako Golf Lehiaketa

Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, Euskadiko Kutxa-Enpresak antolatutako lehen Golf Lehiaketa egin zuten Larrabean, Gasteizen.

Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 74 enpresarik hartu zuten parte.

Euskadiko Kutxako Zuzendariorde Nagusiak, Josu Arraizak, eman zizkien sariak bi mailetako irabazleei. Batetik, 17,4rainoko handicapen mailako irabazlea Koldo Andikoetxea izan zen, eta bigarren postuan Gonzalo Retana geratu zen. Bestetik, 17,5tik gorako handicapen mailako irabazlea Fernando Madrazo izan zen, eta bigarrena postuan Juan Zaldua geratu zen.

Jardunaldian zehar ateri egin zuen, baina hiru zulo falta zirela zaparrada hasi zen. Euria gorabehera, gustura geratu ziren denak, egin beharrekoak jadanik eginda zeudela eta. Bazkaldu ondoren, lagun arteko giroan, lehen lehiaketako sariak banatu eta opariak zozkatu zituzten: golfean aritzeko kirol-materialak.

Arabako Enpresen zuzendaria, José Luís Cortazar, Bizkaikoa, José Luís Rivera, Gipuzkoakoa, Ion Iriarte, eta Komunikazio zuzendaria,  Juan Cid, izan ziren enpresarientzat antolatutako jardunaldiko parte hartzaileetako batzuk.