SEGUROS LAGUN AROK 23,2 MILIOI EUROKO MOZKINA IZAN DU

 

Seguros Lagun Arok 2013an 23,2 milioi euroko zerga aurreko mozkin arrunta izan du, hau da, aurreko urtean baino % 15,4 handiagoa. Fakturazio osoarekin alderatuz gero, 111,3 milioi Seguros Lagun Aro, S.A.renak dira. (2012. urtekoarekin alderatuta, % 5,4ko jaitsiera) eta 73,3 milioi Seguros Lagun Aro Vida S.A.renak (2012. urtekoarekin alderatuta, % 19,3ko hazkundea).

Estatu osoa jasaten ari den ekonomia-ahultasunaren testuinguruan, eta aseguru-etxeen arteko lehia handia dela eta, fakturazioak behera egin du orokorrean, batik bat automobilaren alorrean, batez besteko primaren jaitsiera handia delako.

Gure kasuan, % 7,8ko jaitsiera izan dugu. Etxearen alorrak, berriz, % 1,4ko igoera izan du. Beraz, sektoreko datuen gainetik gaude. Ratio konbinatua % 84,4an kokatu da, 2012arekiko 4 puntuko hobekuntza izan duelarik.

Seguros Lagun Aro Vida S.A.ren igoera Aurrezkiaren atalari esker gertatu da batez ere, aurreko urtearekiko % 26,7ko igoera izan baitu. Bizitza Arriskuak ere, sektoreko datuak hobetu eta % 2,6ko hazkundea lortu du.

Bestalde, Seguros Lagun Aroren Kaudimen Marjina % 257,6koa izan da 2013an, eta aurreko urtean lorturikoa 47 puntutan hobetu du.

Emaitza horiek lortzea ahalbidetu duten faktoreak hauek dira:

Euskal Herrian eta Nafarroan aitzindari izaten jarraitzeko eta Espainian era errentagarrian eta iraunkorrean hazteko hartutako konpromisoa indartzen dute emaitza horiek.

Amaitzeko, urtearen hasiera aldean, 2014-2017 aldiko Plan Estrategikoa onartu da, datozen urteetan jarraitu beharreko ildoak ezarriz. Horrek abian jarri berri ditugun estrategia berriak kontsolidatzea bilatzen du, bai Bankaseguruetan bai bitartekaritza-kanalean. Era berean, barne-eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzea ere helburu ditu planak.

 

Exit mobile version