Online Bankuan segurtasunez jarduteko urrezko hamar arauak

LABORAL Kutxak segurtasun-neurriak ezarri ditu, banku-eragiketetan transakzio seguruak bermatzeko

2013ko urriaren 7a. RSA erakundeak berriki egindako ikerketa baten arabera, Espainia Internet bidezko iruzur gehien egiten den munduko hirugarren herrialdea da. Phishing erasoak edo hackinga ohikoak bilakatu dira sarean. Eraso horien %75 online bankuen erabiltzeen aurkakoak dira.

Finantza-erakundeek areagotu egin dituzte segurtasun-sistemak baina, aldi berean, zuhurtziaz jokatu beharra dagoela gogorarazten diete erabiltzaileei, batez ere, merkataritza elektronikoko zerbitzuetan, isilpekotasun handiagoa behar duten datuekin lan egiterakoan. LABORAL Kutxan, gure bezeroek egindako transakzio ekonomiko guztien jatorria egiaztatzen duen programa bat garatu dugu, haien benetakotasuna baieztatzeko helburuarekin.

LABORAL Kutxak delitu zibernetikoen aurka beharrezkoak diren ondorengo aholkuak eman eta mekanismoak martxan jarri ditu.

Ziur egoteko urrezko hamar arauak

 

 

LABORAL Kutxan badakigu gure bezeroekiko informazio-jarioa bermatu beharra dagoela. Horregatik, segurtasun neurri gorenak dauzkagu, erakundearen eta bezeroen arteko komunikazio horien isilpekotasuna bermatzera bideratuta.

Hala ere, zure ingurunetik kanpo zabiltzanean eta iruzurren bat antzeman duzula uste duzunean, gogorarazten dizugu Poliziarekin harremanetan jar zaitezkeela; Poliziak phishingean espezializatutako Delitu Informatikoen talde bat dauka: phishing@internautas.org

Exit mobile version