Online Bankako 2013ko errenta-aitorpenaren simulagailua aurkeztu du LABORAL Kutxak

 

2013ko abenduaren 2a. Urtea amaitzeaz batera, LABORAL Kutxak Online Bankako Errenta Simulagailuaren egokitzapena jarri du abian. Horri esker, bezeroek ikusi ahal izango dute nola geratuko zaien 2013ko ekitaldiko PFEZren  aitorpena.

Simulagailua oraingoz Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako bezero partikularrentzat  dago eskuragarri, baina ez autonomoentzat. Horri esker, zergadun guztiek beren errentaren eta PFEZren emaitza kalkulatu ahal izango dute Internet bidez, erraz eta etxetik mugitu gabe, eta aldez aurretik jakingo dute errenta-aitorpenean zenbat ordainduko duten edo zenbat itzuliko zaien, urtea amaitu baino lehen.

2013ko Errenta Simulagailuan sartu beharreko datuak

Simulagailua ahalik eta errazena izan dadin, errenta-aitorpenaren gutxi gorabeherako emaitza jakiteko, nahikoa da hiru edo lau datu nagusi sartzea, hala nola lanaren etekin gordinak, lan-atxikipenak edo planetan egindako ekarpenak. Horrez gain, pentsio- eta aurreikuspen-planen zerga-abantailak nabarituko ditu.

Tresna erraza eta eraginkorra

Online Bankaren menuko “Hainbat Zerbitzu” atalean dago eskuragarri 2013ko Errenta Simulagailua.

Informazio gehigarria

Errenta-aitorpenaren kalkuluaren emaitzak ez dira lotesleak Zerga Agentziarentzat, baina lagungarri izango zaizkigu 2013ko errenta-aitorpenaren emaitza ezagutzeko eta zenbat ordaindu beharko dugun edo zenbat itzuliko zaigun jakiteko.

 

Exit mobile version