MOODY’S-EK LABORAL KUTXAREN KALIFIKAZIOARI EUTSI DIO
Moody’s kalifikazio-agentziak Laboral Kutxaren kalifikazioa berrikusi du, eta horren epe luzerako ratingari (Ba1) eutsi egin dio, baita finantza sendotasunaren ratingari (D+) ere, nahiz eta azken hori beherako berrikuspenean jarri duen. Rating horien arabera, Entitatea kalifikaziorik oneneko 7 finantza-entitateen artean dago.
Moody’s-ek ratinga beheratzeko aurreikuspena justifikatzeko, Espainiako ekonomiaren egoera makala eman du arrazoitzat, etorkizunean horrek entitateko aktiboen kalitateari eragin baitiezaioke, higiezinen enpresei nahiz beste ekonomia-sektore batzuetako enpresei loturiko aktiboen kalitateari.
Azaltzen duenez, 2012an LABORAL Kutxako mailegu problematikoek gora egin zuten, eta 2013ko martxoa ixtean berankortasuna % 7,8koa zen. Halere, ehuneko hori sektoreko batez bestekoa baino askoz txikiagoa da, izan ere, azken datuen arabera, hori % 11,31koa da.
Halere, LABORAL Kutxaren Kapital Nagusiaren egoera oso ona da. 2013ko martxoan % 10,83koa zen. Horri likidezia- eta efizientzia-ratio onak gehituz gero, LABORAL Kutxa baldintza ekonomiko bereziki latzen ondoriozko estres-agertokiei aurre egiteko egoera onean dagoela egiazta daiteke.
Hona hemen Entitateen sailkapena:
MOODY’S KALIFIKAZIOA 13/07/19 | ||
LT Ratinga | BFSR | |
Banesto | Baa2 | WR |
Santander | Baa2 | C- |
BBVA | Baa3 | D+ |
CAM | Baa3 | WR |
Caixabank | Baa3 | D+ |
Caja Rural de Navarra | Baa3 | D+ |
Laboral Kutxa | Ba1 | D+ |
Banco Cooperativo Espanol | Ba1 | D+ |
Bankinter | Ba1 | D+ |
Kutxabank | Ba1 | D |
Banco Sabadell | Ba1 | D |
Bankoa | Ba1 | D- |
Caja Rural de Granada | Ba2 | D |
Ibercaja Banco | Ba2 | D- |
Banco Popular Espanol | Ba3 | E+ |
Unicaja Banco | Ba3 | E+ |
Banco De Valencia . | Ba3 | E |
Banco Pastor | Ba3 | WR |
Bankia | B1 | E+ |
Liberbank | B1 | E+ |
Caja Espana de Inversiones | B3 | WR |
Banco CEISS | B3 | E |
Catalunya Banc | B3 | E |