Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Gaztempresa Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Gaztempresa Fundazioak (Euskadiko Kutxako gizarte-proiektua) lankidetza-hitzarmena berritu dute, enpresa-ekimen berriak bultzatu eta kalitateko lanpostuak sortzeko helburuz.
2007ko jarduerari buruzko datuak
Bi erakundeek sinaturiko hitzarmena bosgarrena da. Haren helburua enplegua sortu eta irautea erraztuko duten ekimenak eta ekintzak bultzatzea da, batez ere gazteen artean, baina baita laneratzeko eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten beste kolektibo batzuen artean ere.
Gaztempresak abian diharduen 14 urteotan 1.733 enpresa jaio dira eta haien bidez 3.359 lanpostu sortu (enpresa bakoitzeko batez beste bi lanpostu, beraz). Haietatik, % 57 (999 enpresa eta 1.881 lanpostu) Eusko Jaurlaritzak lagunduta sortu da (lankidetza 2002an hasi zen).
Fundazioaren jarduera-ildo nagusiak honako hauek dira: LHko zentroetan eta Unibertsitateetan ekintzailetza sustatu, enpresa-ekimen berriak bultzatu eta enpresa horiek merkatuan sendotu arte laguntzea. Zerbitzua eskaintzen zaie bai ekintzaileei eta bai laneratzeko zailtasunak dituztenekin lan egiten duten erakundeei ere, pertsona horiek enplegatuko dituzten enpresak sortzen xedez.
Gaztempresak lagunduta enpresa-proiektuei ekin dieten pertsonen profila ondorengo hau da:
Pertsonen profila:
1.- Batez besteko adina 32 urtekoa da.
2.- % 55 emakumezkoa da.
3.- % 61ek EZ dauka Unibertsitateko ikasketarik.
4.- % 79 langabezian zegoen eta urtebete baino gutxiago zeraman egoera horretan.
Enpresen profila:
1.- % 78 banakako enpresaburua edo ondasun-komunitatea da.
2.- Jarduera-sektoreari dagokionez:
– % 65 zerbitzu-sektorean sortu da.
– % 23k merkataritzan dihardu.
3.- Proiektu bakoitza abian jartzeko batez besteko inbertsioa 91.000 eurokoa izan da.
4.- Eskatutako batez besteko mailegua 47.000 eurokoa izan da.
Gaztempresak emandako batez besteko diru-laguntza 1.900 eurokoa izan da proiektu bakoitzeko.