Herria, Kepa Junkeraren azken lana
Orain hiru urte, Euskadiko Kutxak Kepa Junkerak aurkezturiko proiektua bultzatu eta babestu zuen, euskarari laguntzeko bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren kontzeptuan oinarrituta.
Euskadiko Kutxan, Herria lanarekin lankidetza-ziklo bat itxi dugu. Horri esker, euskal abesti tradizionalen kultura-ondarearen zati handi bat berreskuratu da, eta Etxea eta Kalea lanekin hasitako trilogia bikainari amaiera eman zaio.
Herriak CD bikoitza eta beste lurralde batzuetara eginiko bidaian grabaturiko 23 abesti berrik osaturiko album digitala du. Abesti horiek New Yorken, Oaklanden, Berkleyn, Parisen, Casablancan, Istanbulen, Atenasen, Boisen, San Frantziskon, Los Angelesen, Hawain eta Bilbon grabatu dira.
Proiektuak euskal emigranteek beraiekin euskal kultura eraman zuten hainbat lekutara gerturatu du berriz ere euskal kultura. Proiektu horretan mundu osoko 280 musikarik eta abeslarik parte hartu dute, baita helburu baten alde (hau da, nolabait aurrez egon garen leku horietara gure esentzia eta nortasuna eramatearen alde) baturik lan egin duten makina bat teknikok, ekoizlek eta pertsonak osaturiko talde handi batek ere.
Herria lanarekin, proiektu oso garrantzitsu bati, bai alor pertsonalean bai profesionalean, amaiera eman dio Kepa Junkera bilbotar unibertsalak.