Gure baliabide ekonomikoen kudeaketa zentzuduna egiteko funtsezkoa da haurtzarotik finantza-hezkuntza egokia jasotzea

2013ko azaroaren 11, astelehena. Gizarte-bizitzarako funtsezkoa da txikitatik finantza-hezkuntza egokia jasotzea. Dirua aurrezten ikastea eta haren balioa ezagutzea gazte guztiek bereganatu beharreko oinarrizko ezaguerak dira. Etxea abiagune egokia da gure seme-alabei erakusteko.

LABORAL Kutxa gazteei finantza-ezaguerak gerturatu beharraren jakitun da, eta horregatik, dekalogo bat landu du horiek bizitzako erronkei arrakastaz aurre egiteko behar dituzten gaitasunak bereganatu ditzaten.

LABORAL Kutxaren produktuak

Entitate guztiek eskaintzen dituzte gaztetxoenentzako aurrezpen-produktuak. Baita LABORAL Kutxak ere, baina haurrei eta gazteei zuzendutako produktuak argi eta garbi bereiziz. Honako hauek nabarmendu ditzakegu:

Produktuen lehen multzoan merkatuan den eskaintzarik onenetako bat dugu, SUPER BAT KONTUA izenekoa. Etxeko txikienei modu super dibertigarrian aurrezten irakasten die, eta 0 eta 16 urte arteko neska-mutilei xedaturik dago. Erabateko malgutasuna eskaintzen duen aurrezki-kontu bat da, eta bertan, bezeroak nahi dituen ekarpenak egin ahal izango ditu, nahi duen momentuan. Gainera, kontuak SUPER BAT katalogoan trukatu daitezkeen puntuak eskaintzen ditu, eta kontu bat irekitzeagatik bakarrik bezeroak 35 puntu eskuratu eta horiek KUKUXUMUSU karta-sorta baten truke aldatu ahal izango ditu. Zalantzarik gabe, behar bezala betetzen du entitatearen helburu didaktiko garrantzitsua: aurrezten irakastea.

LABORAL Kutxaren aurrezpen-zerbitzuen eskaintzan topatzen dugun beste produktu bat GO GAZTE KONTUA da, 30 urte arteko bezeroentzat dena. Komisiorik gabe, % 100eko erabilgarritasuna eta ordainagiriak helbideratzeko aukera ematen du. Ezbairik gabe, bizitzan zehar sortzen diren finantza-zailtasunei aurre egiteko koltxoi txiki bat lortzen joateko modurik onena. Gordailu bat kontratatzen duten gazteen ehunekoa.

Eta bezero zorrotzenentzat, entitateak MAX KONTU bikaina eskaintzen du. Oso egokia da “badaezpada ere” aurrezteko eta kontu korrontean aurreztutakoa pilatzeko, dirua eskura izateagatik errentagarritasunari uko egin beharrik izan gabe.

Exit mobile version