Gure baliabide ekonomikoen kudeaketa zentzuduna egiteko funtsezkoa da haurtzarotik finantza-hezkuntza egokia jasotzea
- LABORAL Kutxak familientzako dekalogo bat garatu du dirua antolatzearen eta aurreztearen garrantzia sustatzeko.
- Entitateak haurrei eta gazteei zuzendutako aurrezki-produktuen aukera zabala eskaintzen du, hala nola, SUPER BAT edo GO GAZTE kontuak.
2013ko azaroaren 11, astelehena. Gizarte-bizitzarako funtsezkoa da txikitatik finantza-hezkuntza egokia jasotzea. Dirua aurrezten ikastea eta haren balioa ezagutzea gazte guztiek bereganatu beharreko oinarrizko ezaguerak dira. Etxea abiagune egokia da gure seme-alabei erakusteko.
LABORAL Kutxa gazteei finantza-ezaguerak gerturatu beharraren jakitun da, eta horregatik, dekalogo bat landu du horiek bizitzako erronkei arrakastaz aurre egiteko behar dituzten gaitasunak bereganatu ditzaten.
- “Paga” bat ezartzea. Finantza-esparruan ikasten hasteko aukera paregabea da, aurreztearen lehen nozioak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain.
- Diruaren balioa irakastea. Hasi eskatzen duen guztia ez ematen, hori baita dirua irabazteko egin behar den ahalegina ulertzeko modurik onena.
- Aurreztu beharra. Eros iezaiozu itsulapiko bat aurreztutako dirua aldian behin bertan sar dezan, eta hitz egin iezaiozu aurrezteko produktuen eta kontuen abantailez.
- Erakutsi finantzen esparruko oinarrizko printzipioak, bankua, zorra eta abarren esanahia, adibidez; hitz egin iezaiozu horien ondorioez, hipoteka bat ordaintzeak esan nahi duenaz edo gastu asko kudeatzeko moduaz, diru-sarreren arabera.
- Eraman ezazu erosketak egitera. Egin ezazu prezioen parte-hartzaile eta azaldu iezaiozu zergatik aukeratu duzun marka bat eta ez bestea; horrela, egokiena erosten ikasiko du, prezioaren eta kalitatearen arteko erlazioa kontuan hartuta.
- Arrazionalizatu erosten duguna. Txikitatik nahi duen guztia izaten ikasten badu, ez du diruaren esanahia baloratuko. Benetan garrantzitsuak diren gauzak eta alde batera utzi ditzakeen gauzak bereizten ikasi behar du.
- Azaldu kreditu-txartelen eta zordunketa-txartelen mekanismoa. Transakzio elektronikoak direla-eta, zailagoa da haurrek dirua eskuz esku aldatzen ikustea. Horregatik, kutxazainak ezagutu eta diru hori nondik irteten den azaldu beharko zenioke, bankuko kontu batean aurrezten ari zarena.
LABORAL Kutxaren produktuak
Entitate guztiek eskaintzen dituzte gaztetxoenentzako aurrezpen-produktuak. Baita LABORAL Kutxak ere, baina haurrei eta gazteei zuzendutako produktuak argi eta garbi bereiziz. Honako hauek nabarmendu ditzakegu:
Produktuen lehen multzoan merkatuan den eskaintzarik onenetako bat dugu, SUPER BAT KONTUA izenekoa. Etxeko txikienei modu super dibertigarrian aurrezten irakasten die, eta 0 eta 16 urte arteko neska-mutilei xedaturik dago. Erabateko malgutasuna eskaintzen duen aurrezki-kontu bat da, eta bertan, bezeroak nahi dituen ekarpenak egin ahal izango ditu, nahi duen momentuan. Gainera, kontuak SUPER BAT katalogoan trukatu daitezkeen puntuak eskaintzen ditu, eta kontu bat irekitzeagatik bakarrik bezeroak 35 puntu eskuratu eta horiek KUKUXUMUSU karta-sorta baten truke aldatu ahal izango ditu. Zalantzarik gabe, behar bezala betetzen du entitatearen helburu didaktiko garrantzitsua: aurrezten irakastea.
LABORAL Kutxaren aurrezpen-zerbitzuen eskaintzan topatzen dugun beste produktu bat GO GAZTE KONTUA da, 30 urte arteko bezeroentzat dena. Komisiorik gabe, % 100eko erabilgarritasuna eta ordainagiriak helbideratzeko aukera ematen du. Ezbairik gabe, bizitzan zehar sortzen diren finantza-zailtasunei aurre egiteko koltxoi txiki bat lortzen joateko modurik onena. Gordailu bat kontratatzen duten gazteen ehunekoa.
Eta bezero zorrotzenentzat, entitateak MAX KONTU bikaina eskaintzen du. Oso egokia da “badaezpada ere” aurrezteko eta kontu korrontean aurreztutakoa pilatzeko, dirua eskura izateagatik errentagarritasunari uko egin beharrik izan gabe.