Gizarte Erantzukizunaren Memoriarengatik Euskadiko Kutxa munduko 101. da
Euskadiko Kutxaren izaera juridikoa ez da batere ohikoa: kreditu-kooperatiba. Izan ere, bazkide jabeak langileak dira, eta baita MONDRAGON Korporazioko enpresak ere.
Jatorrizko izaera bereizgarri hori dela eta, Gizarte Erantzukizuna funtsezko ardatza da gure jardunean. Ondorioz, Gizarte Erantzukizunaren Memoriak edo Iraunkortasun Memoriak nazioarteko aitorpen gorenak lortu izanak garrantzi berezia du Euskadiko Kutxarentzat. Ildo horretan, A+ aplikazio maila aitortu digute, AENORek egiaztatua eta GRI (Global Reporting Initiative) erakundearen nazioarteko G3 estandarrak aztertua.
Hala da, aipatutako aitorpena lortu duen munduko 101. enpresa izan da gurea.
Adierazi bezala, Euskadiko Kutxarentzat oso garrantzitsua da aitorpen hori lortu izana, gure Gizarte Erantzukizunari lotutako hiru ezaugarri bereizgarri kontuan hartuta, gainerako Kutxa eta bankuekiko desberdin bihurtzen gaituzte eta.
Produktibitateari eta aberastasun-sorkuntzari dagokionez, gure efizientzia- eta produktibitate-ratioak lehiakideenak baino nabarmen handiagoak dira. Eta hori da, izan ere, lehen ezaugarri bereizgarria. Horrela, adibidez, guztizko aktiboekiko errentagarritasun-ratioaren arabera, 2007an Euskadiko Kutxari 8. postua zegokion Espainiako finantza-entitateen artean.
Gizarteari egindako ekarpenari dagokionez, irabazi-asmorik gabeko erakundea ez garen arren, soberakinak gizarteari itzultzen dizkiogu urtero, aberastasuna eta enplegua sortzeko, batik bat kooperatiba-lanpostuak, MONDRAGON Korporazioaren bidez. Jardunbide hori estatutu-aginduetan dago zehaztuta, eta Batzar Nagusiak berresten du urtero.
Azkenik, pertsonez arduratzeari dagokionez, gure langileak bazkide jabeak dira, eta, beraz, jabetzan, kudeaketa-erabakietan eta enpresa-emaitzetan parte hartzen dute. Horra hor gure Gizarte Erantzukizunaren hirugarren ezaugarri bereizgarria, oso berezia benetan.