Fitch-ek eutsi egin dio Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren kalifikazioari, bat egiteko prozesuaren ondoren
Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiteko prozesua amaitu eta proiektu kooperatibo berriari ekin ostean, entitate berriaren kalifikazioa berrikusi egin du Fitch-ek. Kalifikazio-agentziak horixe egin ohi du bat egiten duten finantza-entitate guztiekin.
Ildo horretan, Fitch-ek balorazio positiboa egin du Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren egoeraz. Beste finantza-entitate batzuen balorazioak beherantz zuzentzen ari diren bitartean, gurearen ratinga BBB mailan mantentzen da. Hau da, Estatuko entitate batek izan dezakeen kategoriarik handiena du, Estatuak berak ere BBB ratinga baitu.
Fitchek honako bi zutabe hauen gainean oinarritzen du Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren kalifikazioa: entitatearen kapitalizazio sendoa eta erakutsi dituen indar indibiduala eta baliabideak sortzeko gaitasuna.
Hona hemen, labur esanda, Fitchek gure ratingari eusteko erabilitako argudioak:
- Fusioaren ondorioz sor daitezkeen bikoizketek ez dute entitate berriaren errentagarritasuna arrisku nabarian jarriko.
- Finantzaketaren egitura egokia da: gordailu-zorro handia eta egonkorra eta EBZtik datorren finantzaketa pixka bat. Datozen urteetan, ez da mugaeguneratze handirik izango.
- Berankortasuna: lehiakide nagusiek baino apalagoa du.
- Kaudimena: kapitalizazio sendoa du. 2012aren amaieran, kapital-ratioa % 10en inguruan mantentzea espero da.
- Likidezia: likidezia-egoera ona du.
Gogora ekarri behar dugu Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak kaudimenaren inguruko eskakizun guztiak betetzen dituela; izan ere, bere Kapital Nagusiak % 10eko maila du -% 9 eskatzen da- , errege-dekretuen aginduak bete ondoren. Horrez gain, azpimarratzekoa da berankortasun-tasa % 7 ingurukoa dela, hau da, banka-sektorearen batez bestekoa baino hiru puntu txikiagoa.
Datu horiek egiaztatzen dutenez, gure proiektu kooperatiboaren abiapuntua oso egokia da baldintza ekonomiko okerrak izango dituen estres-agertokiari aurre egiteko, agerian utzi baitu gure entitatea gai dela kaudimen-, likidezia-, efizientzia- eta berankortasun-ratio onak izateko.
Eranskina: Entitateen sailkapena:
LP | CP | |
BBVA | BBB+ | F2 |
Caja Laboral Ipar Kutxa | BBB | F3 |
SANTANDER | BBB | F2 |
KUTXABANK | BBB | F2 |
Caja Navarra | BBB | F2 |
Caixa Bank | BBB | F2 |
CajaMar | BBB- | F3 |
Banco Popular | BB+ | B |
Banco Sabadell | BB+ | B |