Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak finantzaketa-hitzarmen berezia sinatu dute enpresa eta autonomoentzat
- Hitzarmenaren bidez, 666 milioi euro emango dituzte abaletan.
Eusko Jaurlaritzak 400 milioirainoko abalak emango ditu, arriskua partekatuz (% 60 Eusko Jaurlaritzak eta % 40 finantza-entitateak), finantza-entitateen onuradunen mailegu eta kredituentzat.
Maileguen zenbatekoa 50.000 eta 750.000 euro artekoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 10.000 eta 100.000 euro artekoa enpresari indibidual eta profesional autonomoentzat.
Hitzarmenaren baldintzak Europako agintariekin aurretiaz izandako jakinarazpen-elkarrizketetan bermatu ziren, hitzarmenaren segurtasun juridikoa ziurtatzeko eta estatu-laguntzei buruzko europar araudia betetzeko.
Ildo horretan, Europako Batzordeak baldintza bat ezarri du onartutako eragiketa guztientzat: berriak izatea, hau da, helburua aurreko kredituak berreskuratzea edo birnegoziatzea ez izatea.
Hitzarmenaren ezaugarriak:
Zirkulazioa finantzatzeko edo aktibo finkoak eskuratzeko.
EAEn helbideratutako edo finkatutako ETE-entzat.
EAEn helbideratutako enpresari indibidual edo autonomoentzat.
Lerroaren finantza-baldintzak:
Maileguak
50.000 € eta 750.000 € arteko zenbatekoa ETE-entzat.
10.000 € eta 100.000 € arteko zenbatekoa autonomo eta enpresari indibidualentzat.
Amortizazio-epea
3 edo 5 urte, eta urtebeteko gabealdia aukeran.
7 urte, eta 2 urteko gabealdia aukeran.
Amortizazioa: hiru edo sei hiletik behin, gabealdia bukatu ondoren.
Interes-tasa: Euriborra + % 4
Komisioak: % 0,5 gehienez ere.
Abalaren kostua: % 0,30 urteko, maileguaren zenbateko biziaren gain.
Aldez aurretik ezeztatzeko: kosturik ez.