Euskal Herria – Bihotz Solidarioa
“EUSKAL HERRIA, BIHOTZ SOLIDARIOA” proiektua hainbat ekimenez osatuta sortu da. Haien helburuak honako hauek dira:
- Irabazi asmorik gabeko elkarteen arazoak ezagutaraztea.
- Euskal gizarte-erakundeek egoera ahuleko taldeekin egindako lana sustatu eta hedatzea.
- Gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea (edonork lagundu dezake eta edonor egon daiteke inoiz laguntza beharrean).
- Arabako eta Bizkaiko gizarte-erakundeek sustatutako gizarte-proiektuak (irabazi asmorik gabeak) finantzatzea.
- Boluntarioz osatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek aurkeztu ditzakete euren proiektuak, betiere haien lanaren xedea gizarte-egoera ahuleko taldeei laguntzea den bitartean.
Gizarte-talde hauek aintzat hartzen dira:
- Enplegua: ezgaituak laneratzea.
- Gaixotasunek eta ezgaitasun fisiko edo psikikoek eragindako pertsonei laguntzea.
- Baztertuta edo gizartean baztertzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea.
- Etorkinei gizarteratzen laguntzea.
- Tratu txarren biktimak (emakumeak eta haurrak).
- Mendekotasunen bat duten adinekoei laguntzea.
- Gizarte-bazterketako guneetako haur eta nerabeei zuzendutako asistentzia- eta prebentzio-proiektuak.
Proiektuak jasotzeko azken eguna: 2008ko ekainaren 30a.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, sartu web gune honetan: