Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak – 199 enpresa eta 306 lanpostu berri sortu ditu

?          Abian jarri zenetik, 2.520 enpresa eta 4.600 lanpostu baino gehiago sortu dira, autoenplegua sustatzeko asmo handiko  programa baten babesean.

 ?          Urteko sasoi honetan, Gaztempresa Fundazioak 808 eskabide baino gehiago jaso ditu. Momentuz, horietatik 199 gauzatu dira, 199 enpresa eta 306 lanpostu sortuz.

 ?          Euskadiko Kutxak 5,8 milioi euroko finantzaketarekin lagundu du enpresa horien abiatzea.

 ?          2010ean, Gaztempresa enpresa liderra izaten ari da Euskal Herrian, enpresa-jarduera berriak euskarritzen.

 Gaztempresa Euskadiko Kutxaren Gizarte Proiektua da,  duela 16 urte baino gehiagotik diharduena lanean, eta  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren eta Mondragon Korporazioaren  lankidetza du.  

 Abian jarri zenetik, 2.520 enpresa eta 4.600 lanpostu baino gehiago sortu dira, autoenplegua sustatzeko asmo handiko  programa baten babesean.

 Balio handiko esperientzia da, bideragarritasuna egoki ebaluatzeko, esperientziarik ezaren ondoriozko erroreak ekiditeko eta enpresa bat abian jartzerakoan eraginkorragoak izateko.

 Autoenplegua sustatzeko asmo handiko programa horrek benetako dimentsioa hartzen du, kontuan hartzen badugu zer-nolako eragina duen pertsona horien jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ehun ekonomiko eta sozialean.

 Aurten Gaztempresak 808 eskabide baino gehiago jaso ditu. Horietatik 199 gauzatu dira, beste horrenbeste enpresa eta 306 lanpostu sortuz.

 Jarduera-sektoreen arabera, % 85 zerbitzuen sektorean sortu dira (ostalaritza, ile-apaindegia, aisialdia, osasun-zerbitzuak…) eta % 15 merkataritzan (arropa, oinetakoak, elikagaiak, informatika, telefonia…)

 Sustatzaileen batez besteko adina 36 urte ingurukoa da eta horien % 78 langabezian zegoen.

 Ikasketa mailari dagokionez, % 26k unibertsitate-ikasketak ditu, eta, sexuari dagokionez, % 52 emakumezkoak dira.

 Euskadiko Kutxak 5,8 milioi eurorekin finantzatu du enpresa horien abiatzea, krisialdian enplegua are gehiago sustatzeko konpromisoa betez.

 Bestalde, enpresak sustatzen jarraitzeko kezka dela medio, fundazioak Gaztempresaren Gizarte Sarea jarri du abian (www.gaztempresa.com webetik sar daiteke Sarera). Horren helburua laguntza-plataforma izatea da, sortu diren enpresen artean harremanak ezartzeko, baita oraindik enpresa sortu ez duten lagunekin ere, enpresa sortu dutenen aholkua eta kontaktua izan dezaten.

 Harro esan dezakegu 2010ean Gaztempresa Fundazioa liderra dela Euskal Herrian, enpresa-jarduera berriak euskarritzen, bai beste Finantza Erakunde batzuek sustatutako Fundazio pribatuekin alderatuta bai  Erakunde Publikoek sortutako erakunde espezializatuekin alderatuta.

Exit mobile version