Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren integrazioa Integrazio protokoloa onartu da

  • Bi Entitateetako Kontseilu Errektoreek Integrazio Protokoloa” onartu dute. Dokumentu horrek, datozen hileotan bi kreditu-kooperatibek bete beharreko jarraibideak eta eman beharreko urratsak zehazten ditu.
  • Aldi baterako, ondoriozko entitatearen Kontseilu Errektoreak 15 kide izango ditu: 12 Euskadiko Kutxako ordezkariak, eta 3 Ipar Kutxakoak.
  • Martxoaren 20an, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak kooperatiba-proiektu bateratua sortzeko elkarrizketa formalei ekin zietela jakinarazi genuen.

    Aipatutako elkarrizketen ondorioz, eta baita giro on eta lankidetza-espirituari jarraituz, bi entitateetako Kontseilu Errektoreek “integrazio-protokoloa” sinatzea erabaki zuten apirilean. Dokumentu horretan, bi entitateek hurrengo hilabeteetan bete beharreko jarraibideak eta eman beharreko urratsak  zehaztu dira.

    Integrazio-protokoloan jasotako erabakirik garrantzitsuenak honako hauek dira:


    Azkenik, protokoloak integrazio-egutegia ere zehaztu du. Horrela, bi entitateetako Kontseilu Errektoreek bateratze-prozesua onartu ondoren, bi Batzar Nagusiek berretsi egin beharko dute. Bi Batzar Nagusiak ekainaren bukaeran egingo dira, ziurrenik, eta integrazioaren gauzapena 2012ko azaroan burutuko da.

    Integrazioaren ondorioz sortuko den Kreditu Kooperatibak 25 mila milioi euro baino gehiago kudeatuko ditu aktiboetan, 1,3 milioi bezero izango ditu 450 sukurtsaletan, 2.500 langile enplegatuko ditu eta 1.700 milioi euroren baliabide propioak bereganatuko ditu.

    Integrazioak hobetu egingo du “Tokiko Entitatearen” Posizionamendu Estrategikoa, herrialdean duen atxikimendua sendotuz. Bestalde, Entitate bakoitzaren jardunbiderik egokienak hartuz, kostuen sinergiak eta gestio eredu berriak garatzea erraztuko du. Azkenik, Entitatearen garapena sendotuko du nekazaritzako elikagaien arloan, industriaren arloan eta banka-aseguruen arloan.

    Azken finean, aliantzak gizarte-ekonomiako finantza-entitate bat sortzeko proiektua sustatu nahi du, diharduen merkatuei finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzera bideratua dagoena, baina eredu kooperatiboan oinarrituta, Estatuko finantza-sistemaren egungo bankarizazio prozesuaren ordezko gisa.

    Exit mobile version