Euskadiko Kutxaren eta ERKIDEren (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa) lankidetza hitzarmena

Euskadiko Kutxa finantza-oinarriak eskaintzeko ekimenak ari da bideratzen, batik bat Euskadiko Kooperatibentzat eta horien langileentzat, ekonomia- eta industria-garapena sustatzeko.

Aipatutako ekimenen baitan, Euskadiko Kutxak, bere bezeroei abantailak emateko nahiak eraginda (inoiz baino beharrezkoagoak baitira), Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioarekin (ERKIDE) hitzarmena sinatu du berriki, Federaziko Kooperatibetako bazkide langileei finantza-abantaila bereziak eskaintzeko.

Hizpide dugun hitzarmenean jasotako finantza-abantaila nagusia honako hau da: lehentasunezko baldintza hobaridunak ohiko etxebizitzarako hipoteka-maileguetan. Gainera, bestelako finantza-produktu eta -zerbitzuetan ere abantaila nabarmenak eskainiko dira: txarteletan, transferentzietan, aseguruetan, Pentsio Planetan, BGAEetan…

Erkidek 658 kooperatiba bazkidetu baino gehiago ditu, era guztietako jarduera-alorretakoak.

Exit mobile version