Euskadiko Kutxaren eta Ategiren akordioa
Euskadiko Kutxak eta Ategik, Corporación Mondragónen erosketa-atariak, sinatutako hitzarmenaren arabera, finantza-entitateak bere enpresa bezerorik onenei eskaini ahal izango dizkie korporazioaren erosketa-atariaren zerbitzuak. Hala, Euskadiko Kutxako bezeroek beren hornidura orokorrak Ategiren bidez erosteak dakartzan abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte.
Gaur egungo Corporación Mondragón taldearen baitan sortutik, Ategik zerbitzua eskaintzen dien enpresen erosketa-prozesuak hobetzea du helburu. Helburu hori lortzeko bidea hainbat enpresaren erosketak batera eta zentralizatuta kudeatzea da. Erosketen kudeaketa bateratuari esker, bolumenak erantsi daitezke eta zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko baldintza hobeak lortu daitezke. Hala, zenbait hornidura erostean kostuetan lortutako aurrezpena % 30ekoa ere izan daiteke.
Orain arte kooperatibek soilik egin zitzaketen euren erosketak Ategiren bidez. Hemendik aurrera, ordea, Euskadiko Kutxako bezero diren enpresek ere egin ahal izango dituzte. Horrela, euren erosketa-prozesuak hobetu eta hornidura orokorrak erosteko kostuak nabarmen murriztuko dituzte.
Azken ekitaldia ixtean, honako hauek ziren Ategiren kopururik esanguratsuenak:
- Bazkide erabiltzaileen kopurua: 22
- Ategiren bidez erosten duten enpresak: 127
- Bitartekotutako kontsumoak: 57 M€ (2006an baino % 10 gehiago)
- Kudeaturiko produktu eta zerbitzu nagusiak:
- Energiak.
- Garraioa (mezularitza, eta paketeen eta salgaien garraioa).
- Konunikazioa (telefonia finkoa eta mugikorra).
- Informatika (Hardwarea).
Kontsumigarri industrialak (Lan-jantziak, norbera babesteko ekipamendua, tresneria eta barne-garraioa).
Azpikontratazioa (bulegoen garbitasuna, tailerrak eta hizkuntzen itzulpena).
Bestelakoak (ibilgailuen rentinga, bulego-materiala, agendak, dietarioak, zerbitzu grafikoak).
2007ko kontsumoaren banaketa – Distribución del consumo 2007
- Proceso Consumo %
- Energía 28.235.451 50%
- Transporte 15.121.863 27%
- Comunicaciones 3.579.023 6%
- Informática 739.271 1%
- Subcontrataciones 2.881.124 5%
- Consumibles industriales 4.203.751 7%
- Varios 1.851.016 3%
- TOTAL 56.611.499 100%