Euskadiko Kutxaren Deposito 6 jaulkipena
- Hasierako inbertsioaren % 100 bermatzen duen gordailu berria. Telefónica eta France Telecom etxeen akzioei lotutako kupoiaren bidez, % 6ko errentagarritasuna eskaintzen du urtero, akzio horietako baten urteko irakurketaren bat hasierako prezioaren parekoa edo handiagoa izanez gero.
Euskadiko Kutxak gordailu berria kaleratu du: Depósito 6. Urtero % 6ko errendimendua lortzeko aukera eskaintzen duelako ezarri diogu izen hori.
5 urterako gordailua da, baina urtero ezezta daiteke. Edonola ere, hasierako inbertsioaren % 100 bermatzeaz gain, telekomunikazioen alorreko bi akzioren bilakaerari lotutako kupoia eskaintzen du. TELEFÓNICA eta FRANCE TELECOM etxeetako akzioak dira, hain zuzen.
Hona hemen gordailuaren ezaugarri nagusiak:
Errentagarritasuna: % 6 hasierako datatik igarotako urte bakoitzeko, bi akzioetako baten urteko irakurketaren bat hasierako prezioaren parekoa edo handiagoa izanez gero.
Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro.
Harpidetzeko epea: 2009ko azaroaren 4ra arte.