Euskadiko Kutxak Kataluniako Kooperatibentzat sortu duen zerbitzu linea berria aurkeztu du

50 kooperatiba kataluniar baino gehiagok hartu zuten parte FCTCko (Kataluniako Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioko) kooperatiba kideentzat sortu den zerbitzu-linea berria aurkezteko ekitaldian, Bartzelonan.

Oskar Mugerza

Aurtengoa Kooperatiben Nazioarteko Urtea denez, Mondragon taldeko entitateak, SEIRA fundazioarekin eta Oinarri EBBrekin elkarlanean, zerbitzu-linea berezia aurkeztu die Kataluniako kooperatibei. Linea berriaren bidez, hauek guztiak egin ahal izango dituzte:

Gainera, aipatutako akordioari esker, kooperatibek Asia Sourcing-en zerbitzuak erabili  eta Txinan erosteko aukerak arakatu ahal izango dituzte, Mondragon taldeak herrialde horretan lanean daramatzan ia 20 urteetan bereganatutako esperientziaz eta sortutako azpiegituraz baliatuta.

Lan-bazkideei dagokienez, akordioak, besteak beste, hobaridun interes-tasa duen mailegu pertsonala lortzeko aukera eskainiko die, kooperatibako kapitalari egin beharreko ekarpenak finantzatzeko.

Oscar Muguerzak, Euskadiko Kutxako enpresa-negozioaren garapen-zuzendariak, aurkeztu zuen linea berria. Euskadiko Kutxaren ezaugarri bereizgarri bat azpimarratu zuen: bertako ia profesional guztiak lan-bazkideak izatea. Eta horrek berekin dakartzan inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu zituen. Era berean, entitatea “harremanen bankua” (eta ez “produktuen bankua”) dela zehaztu eta “Kataluniako kooperatibentzat finantza-hornitzaile egonkor bihurtu nahi duela” gaineratu zuen.

Hizpide dugun linea abiarazi ondoren, Euskadiko Kutxak, Bartzelonako sukurtsalaren bidez, ETE-en negozioaren mugak hedatzea eta horien premia bereziei erantzutea ditu helburu.

Exit mobile version