Euskadiko Kutxak hartutako konpromisoak bete ditu
Euskadiko Kutxak kontsulta komertziala egin zien iaz bere bezeroei. Entitateak hartutako konpromisoei buruzko iradokizunak kupoi batean jartzeko eskatu zien. Jasotako kupoi adina zuhaitz landatzeko konpromisoa hartu zuen Euskadiko Kutxak.
Eta hala egin du. Entitateak 4.000 zuhaitz landatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Ingurumena hobetzeko egindako ekarpen txikia izan da. Berriz ere, Euskadiko Kutxak hartutako konpromisoak bete ditu.