Euskadiko Kutxak 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin
150 milioi euroak enpresa-proiektuak finantzatzera bideratuko dira.
Euskadiko Kutxak 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB). Finantzaketa horren helburua inbertsio-proiektuak lehentasunezko baldintzetan erraztea da, ETE, kapitalizazio ertaineko enpresa eta herri-administrazioen produktibitatea eta lehiatzeko kokapena sendotzeko xedez.
Hala, finantzaketa-lerro horren bidez, instalazioak eta produkzio-aktiboak handitzeko edo hobetzeko helburua duten inbertsioak ez ezik, I+G+B jarduerak bultzatzea edo banaketa-sareak sortzea helburu duten inbertsioak ere finantzatu ahalko dira, inbertsio horiek Europako Batasuneko edozein herrialdetan eginda ere.
Lerro berriari esker, Euskadiko Kutxak zabaldu egingo du enpresentzako finantzaketa-eskaintza, enpresek egungo egoerari aurre egiteko eta beren jarduera bultzatzeko finantza-tresnak izan ditzaten.