Euskadiko Kutxa Donostiako Maratoi Erdiaren babesle ofiziala

Donostiak beste hitzordu bat izango du herri-atletismoarekin, hilaren 17an, Donostiako Maratoi Erdiaren IX. edizioa izango baita.

Euskadiko Kutxak hasiera-hasieratik babestu izan du proba hori eta, aurtengo edizioan, berritasun garrantzitsuak izango dira: bi lasterketa (zirkuituari eman beharreko itzuli bat, 10,4 kilometrokoa, edo Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako bi itzuliak, 21,097 kilometrokoak), irteteko leku gehiago (8 m) edo parte-hartzaileak multzoka abiatzea.

Iñigo Elarrek eta Felix Apalategik aurkeztu zuten atletismo-proba, hilaren 6an, Londres Hotelean, erakunde eta babesleekin batera. Azpimarratu zutenez, kirol-ekitaldia abian jartzeko egindako inbertsioa 50.000 eurokoa izan da.  Maratoi Erdiaren beste helburuetako bat emakumezkoen parte-hartzea handitzea da eta, ildo horretan, aurtengo edizioan parte-hartzaile guztien % 10 baino gehiago emakumezkoak izatea espero dute.

Izena emateko epea maiatzaren 14an bukatuko da, eta dortsal bakoitzeko prezioa 15 euro da.

Izena emateko ohiko lekuetara edo www.mediomaratonss.com web orrira jo daiteke. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute probaren oroitzapenezko elastikoa.

Komunikazioa

Arrasaten, 2009ko maiatzaren 12an

Exit mobile version