Elkartasunari Navarra saria, 7. edizioa
Mama Samateh-ek eta Adriana Kaplan-ek, Wassu Gambia Kafo GKEren ordezkari gisa, Elkartasunari Nazioarteko zazpigarren Nafarroa Saria jaso zuten, Nafarroako Gobernuko lehendakari Miguel Sanzen eta Euskadiko Kutxako lehendakari Juan Mª Otaeguiren eskutik, emakumezkoen genitalen mutilazioaren aurka eginiko lanagatik.
Sariak, bi entitateek batera eratua eta 30.000 eurorekin hornitua, pertsonek eta entitateek gizarte-sektorerik eta herririk pobreenen alde buruturiko boluntario-lana aitortzea eta hedatzea ditu helburu, horrela, horien lanaren garrantziaz gizartea sentsibilizatu dadin.
Igaro den apirilaren 12an, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan zen Emate-zeremonia.