Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren aurtengo edizioa antolatu dute LABORAL Kutxak eta Nafarroako Gobernuak.

Saria 25.000 eurokoa da eta pertsonek eta erakundeek Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko egindako lana saritzen du.

Nafarroako Gobernuak eta LABORAL Kutxak Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren aurtengo edizioa antolatu dute.  Sariak honako helburu hau du: nazioarteko lankidetzaren edozein arlotan eta, batez ere, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko bidean, haien ibilbideagatik nabarmentzen diren pertsona, gobernuz kanpoko erakunde eta instituzioen lana goraipatu eta saritzea.

Akordioaren arabera, LABORAL Kutxak sariaren finantzaketa bere gain hartuko du bigarren urtez jarraian. Guztira 40.000 euro dira, horietatik 25.000 sarirako eta 15.000 gestio-gastuetarako.

Bestalde, Gizarte Politika Sailaren zereginak izango dira saria ezagutaraztea, epai-mahaia eratu eta antolatzea, hautagaiak jaso eta aztertzea eta saria ematea.

Nafarroako Gobernuak eta LABORAL Kutxak ekimen honen bidez kontzientziazioa eta sentsibilizazioa zabaldu nahi dute Foru Erkidegoko herritarren artean herrialde behartsuenetako gizarte-sektoreen aldeko borondatezko eta elkartasunezko lanaren garrantziaz.

SARIAREN OINARRIAK

Honako hauek izan daitezke saria irabazteko hautagai:

Edozein herrialdetako legez eratutako erakunde publikoak (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerkuntza-zentroak, enbaxadak, kontsuletxeak eta abar), hezkuntzari, kulturari edo gizarteari lotutako entitateak, gobernuz kanpoko erakundeak eta abar.

Antolatzaileek gonbidatutako pertsonalitateak edo ordezkariak.

Hautagairen batek saria bere buruarentzat edo berak ordezkatzen duen erakundearentzat eskatzen badu, haren hautagaitza baztertu egingo da.

Ezaugarriak
Hautagai izan daitezke instituzioak, gobernuz kanpoko erakundeak edo pertsona fisikoak.

Sariak honako osagai hauek ditu: Jorge Oteitzaren eskultura bat eta  25.000 euro eskudirutan.

Antolatzaileak:

Nafarroako Gobernua eta LABORAL Kutxa

Hautagaiak aurkezteko epea

2013-06-26tik 2013-08-16ra.

Nahitaezko dokumentazioa

Eskabide orokorra

Proposamena aurkezten duen entitatearen edo pertsonaren datuak eta saria irabazteko hautagai den entitate edo pertsonarenak).

Hautagaiak saria irabazteko  egindako merezimenduak egiaztatzen dituen ekintzak, programak, neurriak eta gainerako informazioa jasotzen dituen azalpen-memoria  (gehienez 2.000 hitz).

Aukerako dokumentazioa

Aipatutako merituak egiaztatzeko balio dezaketen agiri osagarri guztiak, baita hautagaiaren aldeko gutunak ere.

Zuzeneko tramitazioa

Dokumentazioa eskuz, posta ziurtatuaren bidez edo mezularitzaz eraman behar da, gutun-azalean Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Saria idatzita duela, helbide honetara:

Gizarte Politika eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

Abejeras kalea, 1 – 31007 Iruñea (Espainia)

Bidalketa mezularitza bidez eginez gero, bidaltzen den egun berean bidalketaren berri eman behar da faxez (+34 848 423 818) edo posta elektroniko honetara mezua bidaliz: servcoopdes@navarra.es

Araudia

389/2013 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa

Harremanetarako

Gizarte Politika eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

González Tablas kalea, 7

31005 Iruñea (Espainia)

Andrés Carbonero Martínez

Telefonoa: +34 848 42 63 13

Oharra: Orrialde honen helburua informazioa ematea besterik ez da

Aurreko ekitaldietako irabazleak

Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren 212ko edizioko irabazlea Mama Tunza izan zen, Mama Tunza Children’s Centre proiektuagatik. Nairobiko (Kenya) auzo pobreeneko 200 hau umezurtzi ematen zaie arreta zentro horretan.

Lehenagoko edizioetan honako hauek izan dira saridunak: Manuel Elkin Patarroyo zientzialaria (2011), Creative Handicrafts GKEa (2010), Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa  (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEa (2008), San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria  (2007), Fe y Alegría mugimendua (2006), UNASO erakundea (2005), Errefuxiatuen aldeko Jesulagunen Zerbitzua (2004), Karitatearen Ahizpa Misiolariak (2003) eta  Muhhamad Yunnus (2002).

Exit mobile version