Ekokredituak: Euskadiko Kutxaren Gida Berdea
Euskadiko Kutxak kreditu “berdeak” kaleratu ditu, Enpesaren Gizarte Erantzukizunari buruzko Txostenean jasotako ekintzen baitan, ekologia- eta ingurumen-iraunkortasunaren aldeko ekimenak sustatzen laguntzeko.
Ibilgailu ekologikoen eta kontsumo txikiko etxetresna elektrikoen salmentak eta etxeko energia-eraginkortasuna hobetzeko konponketak finantzatuko dituzte. Horietan guztietan, Administrazioak finkatutako baldintzak bete beharko dira.
30.000 €-tik beherako kredituetan, interes-tasa % 6,95ekoa izango da, eta nominala % 8,00koa, helburuaren arabera. Zenbateko handiagoentzat hipoteka-mailegua egingo da, Euskadiko Kutxak bezeroentzat ezarrita duen eskaintza orokorrekoa, alegia. Bi kasuetan, bezeroari maileguaren % 0,50 itzuliko zaio, irekitze-komisiotik murriztuz.