Ekintza solidarioa. Odol-emateak Euskadiko Kutxan 2010eko ekainaren 17an, Donostian eta Gasteizen
Urtero, ekainaren 14an, Odol Emailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburu hau du: mundu osoan ohar gaitezen zeinen garrantzitsua den transfusiorako odola eta odol-produktu seguruak izatea, eta ordainsaririk jasotzen ez duten odol-emaile boluntarioek osasun-sistema nazionalei ezinbesteko ekarpena egiten dietela ulertzea.
Halaber, Odol Emailearen Nazioarteko Egunak gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko aukera ere ematen du, odola eman beharraz kontura dadin, munduan gero eta odol gehiago behar dela kontura dadin. Hain zuzen ere, Araban eta Gipuzkoan, 105 eta 140 odol-emate behar dira egunero, hurrenez hurren, tokiko beharrak asetzeko. Eta Euskadiko ospitaleek, guztira, 500 odol-emate behar dituzte egunero. Behar dugunean transfusio bat jasotzeko dugun eskubideari eusteko, beharrezkoa da denok solidarioak izatea.
Horretarako, odola emateko egun berezia antolatu dugu. Hurrengo ostegunean izango da, hilaren 17an, Euskadiko Kutxaren Donostiako eta Gasteizko Eraikin Zentraletan egingo da (Donostia: Askatasunaren hiribidea 10, 1. solairua; eta Gasteiz: Dato kalea 14, 1. solairua). Langileek, bezeroek eta, oro har, lagunek odola emateko keinu solidarioa egingo dute.
Aurten, Odol Emailearen Nazioarteko Egunaren xedea gazteak sentsibilizatzea da. “Odol berria munduarentzat” goiburuarekin, zenbait ekimen antolatu da gazteentzat bereziki; besteak beste, enbaxadore gazteen programa. Informazio gehiago nahi baduzu, telefono-zenbaki hauetara dei dezakezu: — Arabako Odol Emaileen Elkartea, Isabel Viloria. Tel.: 945 00762 — Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea, Sabin Urcelay. Tel.: 943317091