Datu-orriaren amaiera Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak 189 enpresa berri martxan jartzen lagundu zuen 2011n
Garai zaila
Aldaketa-garaia da, aldaketa zorabiagarrien sasoia, eta, bizirautekotan, ideiarik onenak, egokitzeko eta berritzeko gaitasunik handienak eta, batez ere, pertsonen baldintza gabeko inplikazioa mahaigaineratu behar dituzte enpresek.
Testuinguru horretan, aurreko ekitaldian bilakaera negatiboa izan du langabezia-tasak. Euskal Autonomia Erkidegoan -Eustat, 2011ko abendua-, % 11,2ra jaitsi da (Bizkaian % 14,2ra, Gipuzkoan % 8ra eta Araban % 7,3ra). Gure erkidegoan, Estatuko kopuru larrietara (% 22,9ra) iritsi ez bagara ere, gure historia gertukoeneko kopuruak gainditu egin dira, bai eta ekonomia garatu orok izan beharko lituzkeenak ere. Gainera, gazteen alorrean bereziki larria da (% 24,2koa).
Negozio txikiak abian jartzea gero eta zailagoa da hainbat arrazoirengatik. Batetik, barne-merkatua helburu duen jarduera industrialak eta, batez ere, kontsumoak uzkurdura handia izan dute, eta horiek eragile nagusiak dira mikroenpresen eta autoenpleguaren sorreran. Bestetik, sektore finantzarioaren finantzaketak ere behera egin du nabarmen.
Agertoki asaldatu horretan, gure Fundazioak are garrantzi handiagoa du. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, Gaztempresak % 69 enpresaren sorrera finantzatu du 2011n, eta emandako finantzaketa 4,286 milioi eurotik gorakoa izan da.
Horrela, bada, enpresa-jarduera berriak sortzeko babesari dagokionez, Euskadiko fundazio aitzindaria gara, berriz ere.