Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Unesko Etxeko bazkideek Urteko Batzarra egin zuten eta Ceipaz-en Urtekaria, “Hamarkada baketsu eta gatazkatsu baten balantzea”, aurkeztu zuten, Euskadiko Kutxaren ekitaldi aretoan

Argazkian, ezkerratik ezkumetara: Ruper Ormaza, Manuela Mesa, Federico Mayor Zaragoza, Angela Melo, Jon Emaldi eta Mikel Mancisidor

Argazkian, ezkerratik eskumetara: Ruper Ormaza, Manuela Mesa, Federico Mayor Zaragoza, Angela Melo, Jon Emaldi eta Mikel Mancisidor

Arratsaldeko bostetatik aurrera, Euskadiko Kutxak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzan, Unesco Etxeko kideak bildu ziren.

Urteko batzarra egin zuten. Ordura arte egindakoa aztertu eta, batez ere, hemendik aurrera mundua pixka bat hobea izan dadin zer egin daitekeen pentsatu zuten.

Batzarra amaitzean, bilera izan zuten Angela Melo Unescoko (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko) Giza Eskubideen zuzendariarekin. Giza eskubideek garai zail honetan duten egoerari buruz mintzatu zitzaien Angela Melo.

Ondoren, Manuela Mesak, Ceipaz-Cultura de Paz Fundazioko zuzendariak, 2010-2011ko urtekaria aurkeztu zuen: “HAMARKADA BAKETSU ETA GATAZKATSU BATEN BALANTZEA: NAZIOARTEKO SISTEMAREN ARAZOAK ETA ERRONKAK”.

Lehenago, batzarkideek Ustaritz Aldekoaotalora Athleticeko jokalariaren mezu bat ikusi eta entzun zuten, oso bideo labur bat. Unesco Etxeko bazkidea da Ustaritz, eta mezu horretan, Afrikan egin beharreko garapen-kanpaina baten alde egin zuen.

Besteak beste, honako hauek izan ziren ekitaldian: Federico Mayor Zaragoza, Cultura y Paz Fundazioko presidentea eta Unescoko zuzendari nagusi ohia; Ruper Ormaza, Unesco Etxeko presidentea; Mikel Mancisidor, Unesco Etxeko zuzendaria; eta Jon Emaldi, Euskadiko Kutxako Kalitate Saileko zuzendaria.