Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

SEAk eta LABORAL Kutxak hitzarmen bat sinatu dute Arabako enpresen inbertsioa eta lehiakortasuna indartuko dituen 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa bideratzeko

SEA Arabako Enpresariek eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute asteartean, martxoak 31, Gasteizen. Horren arabera, finantza-erakundeak 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa jarri du Arabako enpresen esku, haien inbertsioak suspertzeko eta lehiakortasuna handitzeko.

Laboral Kutxako Enpresen Areako zuzendariak, Josu Arraizak, eta SEAko idazkari nagusiak, Juan Ugartek, sinatu dute Arabako enpresa-ehunarentzat hain garrantzitsua izango den hitzarmena. Horri esker, patronalari atxikitako enpresek lehentasunezko baldintzak izango dituzte finantzatzeko.

Juan Ugartek Arabako enpresak goraipatu ditu, “igaro ditugun urteak gogor-gogorrak izan arren, inoiz ez baitiote beren proiektuetan sinesteari utzi. Haien lehentasunak enplegua eta inbertsioa izan dira beti”. Berak erantsi duenez, “merkatuko baldintza lehiakorren bidez finantzaketa erraztea garrantzitsua da, eta orain inoiz baino garrantzitsuagoa, ekonomiaren joera, eta Arabakoa zehazki, aldatzen ari delako. Abian jarritako finantzaketa-lerro honen helburua inbertsioa suspertzea da eta, horrela, gure enpresek merkatu globalean lehiakortasuna irabaztea”.

Betalde, Josu Arraizak azpimarratu duenez, Laboral Kutxak enpresei zerbitzua emateko bokazioa izan du betidanik, epe luzerako harremanak lehenetsiz eta horiei balioa emanez. Laboral Kutxa ETE-en gestioan espezializatu da, enpresentzako zerbitzu profesionala eta hurbila eskainiz, berrikuntzan eta teknologia berrietan oinarritutako produktu eta zerbitzuak eskainiz, eta nazioartekotze-prozesuak bultzatuz.

convenio-SEAempresas-laboralkutxa-financiacion2015Arraizak 2015erako aurreikuspen ekonomiko onak aipatu ditu, hala nola % 2tik gorako BPGaren hazkundea eta Laboral Kutxak duela gutxi egindako Enpresa Konfiantzari buruzko inkestaren emaitzak. Inkestaren arabera, enpresen % 45,8k uste du ingurune ekonomikoak hobera egingo duela datozen hilabeteetan, eta % 5,2k soilik uste du okerrera egingo duela. Gainerako % 49aren ustez, egonkor mantenduko da.

LABORAL Kutxaren apustua, beraz, argia eta irmoa da: “enpresa-proiektu bideragarri bat ere ez dadila finantzaketarik gabe geratu” eta, gainera, “enpresa bakoitzarentzako irtenbide pertsonalizatuak bilatzeko konpromisoa du”.