Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Nafarroako Ekonomiari buruzko 2007ko Txostenaren aurkezpena

Euskadiko Kutxak urtero argitaratu ohi duen Nafarroako Ekonomiari buruzko Txostena iragan irailaren 24an aurkeztu zen.

Txostena aurkezteko ekitaldian honako hauek parte hartu zuten: Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Alfonso García Euskadiko Kutxako Lurralde zuzendariak eta Joseba Madariaga entitate bereko Ikerketa Saileko zuzendariak.

Politikaren, ekonomiaren eta enpresaren alorretako 150 lagun baino gehiago bildu ziren ekitaldian eta, aurreko ekitaldiko daturik esanguratsuenak aztertu ostean, Nafarroako ekonomiarentzako aurtengo aurreikuspenak aurreratu ziren.

Ildo horretan, bai Euskadiko Kutxak bai Foru Gobernuak % 2 inguruko hazkunde-tasa aurreikusi dute aurtengo ekitaldirako, eta sektore guztien artean, zerbitzuen nagusitasuna azpimarratu dute.