Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Microsotf-en arabera, Euskadiko Kutxa arrakasta kasua da, birtualizazio teknologiak ezartzeari dagokionez

images14 

 

“Perspectivas de Microsoft” aldizkariaren arabera, Euskadiko Kutxan birtualizazio-teknologien ezarpena arrakastatsua izan da.

 “Euskadiko Kutxak birtualizazio, kudeaketa eta administrazio soluzio bat ezarri du, Microsoft-en teknologietan oinarrituta, eta jabetzaren eta kalitatezko zerbitzuaren kostuak txikitu ditu, bikaintasunaren helburuak betez”. (Microsoft Serv.Spain).

 Euskadiko Kutxan kontingentzia-plan bat izateko beharra genuen, fabrikatzaile bakoitzak instalatutako hirugarrenen produktuetarako.

Horrek mendekotasun-egoera sortzen zuen, birtualizazio-soluzioarekin konpondu dena.

Proiektu hori gauzatzeko arrazoi nagusia zerbitzaileak kontsolidatzeko beharra da, baita administrazioa, kudeaketa eta hardwarean eta lizentzietan aurreztea ere, horrela hirugarrenen zerbitzu teknikoen eta software-fabrikatzaileen arretaren menpe egon gabe.

Proiektua Virtual Server-ekin hasi genuen,  Windows 2003rekin.

Kalitate-saltoa eta apostua Windows 2008rekin  Hyper – V ezartzearekin hasi zen, eta gero  R2 bertsioarekin. Proiektuaren 2. fasea ezartzeko zain gaude momentu honetan.

Onura handiak lortu ditugu, besteak beste:

1.- Hardware eta software kostuak txikitzea.

2.- Informazioaren teknologiak kudeatzeko modua erraztea.

3.- Hondamenen aurrean, berreskurapen-estrategia sinplifikatzea.