Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Martha Pelloni, “2013ko Elkartasunaren Nafarroa Saria”

Martha Pelloni 72 urteko erlijioso argentinarrak jaso du 2013ko Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, bere herrialdean giza eskubideen alde egin duen lanagatik, bereziki sexu-esplotazioaren eta adingabeen lapurreten kontra.

Bere lanak 2005ean nazioarteko aitortza jaso zuen Bakearen Nobel Sarirako hautagai izateko izendapenarekin. Aitortza hori Mujeres de Paz en el Mundo elkarteko mila emakumeko talde batekin partekatu zuen; bera ere elkarte horretako kide da.

Sariak nazioarteko lankidetzaren edozein alorretan nabarmentzen diren instituzioak, erakundeak eta pertsonak saritzen ditu, bereziki Milurtekoaren Garapen Helburuak betetzeko lanean dihardutenak.

Sarirako Laboral Kutxak 25.000 euroko zenbatekoa jarri du.

Sarituaren izena Nafarroako Jauregian eman zuen ezagutzera ziklista ohi eta epaimahaiko lehendakari Miguel Indurainek. Foru Gobernuko Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik eta Laboral Kutxaren Nafarroako lurralde-zuzendari Javier Cortajarenak ere esku hartu zuten prentsaurrekoan.

nafarroa saria, Laboral Kutxa

Andrés Carbonero, Xavier Longan, Miguel Indurain, Iñigo Alli, Javier Cortajarena, Maider Gabilondo, Mª Luz Ortega eta Miguel Ángel Argal

FINALISTAK

Epaimahaia Nafarroako Jauregian bildu zen, aurkezturiko 25 hautagaitzak baloratu eta sei aukeratu zituen finalistatzat. Horien artean zegoen Martha Pelloni irabazlea.

Gainerako finalistak honako hauek dira: “La formación edifica Bosnia-Herzegovina” elkartea; Jugoslavia zaharreko gerran gurasoak galdu zituzten adingabeak diruz eta materialki laguntzen ditu. Barraquer Fundazioa; Afrikako eta Indiako baliabiderik gabeko pertsonei tratamendu eta ebakuntza kirurgikoak eta oftalmologikoak egiten dizkie. Adelina Gurpegui erlijiosoa; Bolivian osasuna sustatzeko proiektuak bultzatzen ditu. Martín Sarobe erlijiosoa; Txaden hezkuntza, osasun eta laguntza humanitarioko jarduerak garatzen ditu GIB-HIESA duten pertsonekin, umezurtzekin eta minusbaliatuekin. Guatemalako Raquel Vásquez; Guatemalako landa-eremuko emakumeen, emakume indigenen eta emakume nekazarien eskubideak defenditzen ditu.

AURREKO URTEETAN SARIA JASO DUTENAK

Lehenagoko edizioetan honako hauek izan dira sarituak: Mama Tunza kenyarra (2012), Manuel Elkin Patarroyo zientzialaria (2011), Creative Handicrafts GKEa (2010), Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEa (2008), San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria (2007), Fe y Alegría mugimendua (2006), UNASO erakundea (2005), Errefuxiatuen aldeko Jesulagunen Zerbitzua (2004), Karitatearen Ahizpa Misiolariak (2003) eta Muhhamad Yunnus (2002).