Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Lege informazioa

DATUEN BABESA. OHARRAK:

  1. Kutxaren Webak ezin du bisitariaren nortasunari buruzko inolako daturik ezagutu, baldin eta, Kutxak bisitariaren eskabideari erantzuteko helburu zehatzarekin, Web honen orrialdeetan agertzen den formularioren bat bete eta bidaltzen ez bada. Formulario horietan eskatzen diren datuak premiazkoenak dira eta, beraz, nahitaezkoak Kutxak bisitariari erantzun ahal izateko; horrela bada, bisitariak onartu egiten du bere datu pertsonalak Datuak Prozesatzeko Arrasateko Zentroan, Jose María Arizmendiarreta Pasealekuan (z/g) dagoen Kutxaren fitxategi automatizatuan erregistratzea eta eskubidea izango du fitxategi horretan sartu eta, behar izanez gero, datuak zuzendu, baliogabetu edo oposatzeko.
  2. Aurreko puntuan azaltzen denak ez dio LABORAL Kutxa-Net-en (Banka Elektronikoa) zerbitzuari eragiten, zeren eta, bertan sartzeko, Kutxaren edozein sukurtsaletan kontratua sinatuta egon behar baita eta kontratu horretan jasoko baitira sartzeko baldintzak eta datu pertsonalen tratamendua.
    • Orrialde hauetan agertzen diren datuak informazio-balioa dute soilik, eta baliteke kontsulta egiten denean hauek eguneratuta ez egotea.
    • Lankide Aurrezkiak informazioa edozein unetan eguneratzeko eta bere edukia aldatu eta lorpena mugatu edo eragozteko eskubidea bere gain gordetzen du.
    • LABORAL Kutxak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko informazio hau oker erabiltzen edo interpretatzen bada. Era berean, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko erakundeak eskaini ez duen informazioari dagokionez, hau orrialde hauetako lotuneen bitartez lortu bada ere.
    • LABORAL Kutxak pixelak edo GIF fitxategi gardenak erabiltzen ditu, gure lineako publizitatea administratzen laguntzeko. GIF fitxategiak publizitatea kudeatzeko ardura duen gure bazkide DoubleClick-ek eskuratzen dizkigu. DoubleClick-ek cookie esklusibo bat bere Web nabigatzailean ezagutzea ahalbidetzen dute fitxategiok, eta aldi berean aukera ematen digu guri jakiteko zelako iragarkiek erakartzen dituzten erabiltzaileak gure Web gunera. Cookiea guk geuk edo DoubleClick-ekin lan egiten duen beste iragartzaile batek jarri du. Bai cookiekin bai Spotlight teknologiarekin jasotzen dugun eta konpartitzen dugun informazioa anonimoa da eta, beraz, ez du ematen pertsonen daturik, hau da, ez du izenik, ez posta-helbiderik, ez telefono-zenbakirik, ez helbide elektronikorik ematen. Informazio gehiago nahi baduzu DoubleClick-i buruz, edo teknologia horiek ez erabiltzeko zer egin behar duzun jakin nahi baduzu, bisitatu ezazu: [http://www.doubleclick.net/us/corporate/privacy].