Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren txartelen bidezko erosketen ordainketak geroratzeko eragiketek % 36 egin dute gora

  • LABORAL Kutxako bezeroek erosketak geroratuta egindako eragiketen kopuru osoa ehuneko 36 hazi da, 2012ko datuekin alderatuta.
  • Geroragarriak diren erosketen ia % 40 finantzatu egiten dira.
  • Horrelako eragiketetarako kanal erabiliena SMS bidezkoa izan da (% 46), eta ondoren CLNet, online banka (% 36).

2014ko martxoaren 6a. LABORAL Kutxak aurreko ekitaldian bezeroei eskaini zien zerbitzu-zerrenda aztertu du. Kreditu-txartelen erabilerari dagokionez, geroragarriak diren erosketen % 40 inguru finantzatu egin dira.

Erosketak geroratzeko eragiketen kopuruak % 36 egin du gora azken ekitaldian. 2013an, erabiltzaileek 28.000 eragiketa baino gehiago egin zituzten, eta geroratutako zenbatekoa 11 milioi eurokoa baino gehiagokoa da.

Beste datu esanguratsu bat da LABORAL Kutxako bezeroen ia erdiak, % 46k, SMS bidez geroratu dituela erosketak. Bestelako plataformak ere erabili dituzte erabiltzaileek, % 36k Online Banka, esaterako. Teknologia berrien garapenari esker gorabidean jarraitzen duen kanala da. Sukurtsalak (% 17) eta kutxazainak (%1), berriz, pisua galtzen ari dira. Online Bankaren edo mugikorreko testu-mezuen bidez egindako eragiketen berehalakotasuna eta erosotasuna azpimarratu dute inkesta egin dutenek, eta arrazoi horiek medio, ordainketak finantzatzeko orduan baliabide gogokoenak bilakatu dira. Horrelako eragiketetarako gero eta gutxiago erabiltzen dira sukurtsalak eta kutxazainak, eguneroko jarduera askotan areagotu egin baita smartphoneen erabilera.

Egungo krisi-testuinguruan erosketa-ohiturak aldatzen ari direnez, entitateek erosketak geroratzeko aukera ematen dute kontsumoa errazteko xedearekin. Gehienek hiru, sei edo hamabi hilabeteko epeak eskaintzen dituzte zenbateko jakin batetik aurrera, 150 eurotik gorakoa LABORAL Kutxaren kasuan. Txostenaren arabera, epeetan diren hiru aukeren artean bezero gehienek, % 87k, hiru hilabetera finantzatu dituzte erosketak, % 10ak sei hilabetera eta % 4ak, berriz, hamabi hilabetera.

Funtzionamendua

Erosketa geroratua, funtzionamendua LABORAL KutxaTxartelaren bidez 150 eta 1.500 euro bitarteko erosketak egiten diren bakoitzean, LABORAL Kutxak SMSa bidaltzen dio automatikoki bezeroari, erosketa hori hiru hilabetez geroratzeko aukera eskainiz. Aukera hori oso erraza da eta edozeinen eskura dago; zerbitzua onartzen bada nahikoa izango da mezua bidaltzea (horretarako beharrezkoa da bezeroak telefono mugikorraren zenbakia emanda izatea edo online bankaren erabiltzaile izatea), eta berehala jasoko da berrespena. Gestioa unean bertan egiten da, eta bezeroa ez da entitatearen sukurtsal batera joan behar.

LABORAL Kutxaren erosketa geroratuan saltokiak ez du parte hartzen, eta, beraz, bezeroak berak erabakitzen du hilean txartelarekin egindako erosketa bakoitza geroratzen duen. Gainera, hilabete batean ezusteko gastuak pilatzen badira edo ordainketa bat geroratu beharra gertatuz gero, konponbidea azkarra eta erraza da. Izapide konplikaturik gabe eta bezeroa entitatearen sukurtsal batera joan beharrik gabe.