Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Laboral Kutxak Saski Baskoniaren babesle nagusia izateari utzi dio

              • Bi erakundeek oso positibotzat jo dituzte elkarri lotuta egon diren zazpi denboraldietan izandako harremanak

 

 

 

Gasteiz, 2016ko irailaren 06a. Laboral Kutxa ez da aurrerantzean Gasteizko klubaren babesle nagusia izango. Horrela, 2009-2010 denboraldian hasitako zazpi urteko ibilbide emankorra amaitu egin da.

Bi erakundeen arteko loturaren ezaugarriak hauek izan dira: baterako lana eta babesari loturiko ekimenetan bat etortzea. Balantzea bikaina da. Alde batetik, Gasteizko klubak indargarri ekonomikoa eskuratu du, kirol-arrakasta nagusietako batzuk lortzeko. Bestetik, Laboral Kutxak bere marka-irudia sendotu du, garrantzi handiko proiekzio soziala eta sustrai sakonak dituen kirol-proiektuari esker.

Laboral Kutxak publizitate bidezko laguntza emango dio Gasteizko klubari beste bi denboralditan, hainbat publizitate-euskarritan iragarkiak jarriz. Saski Baskonia SADek bere esker ona helarazi nahi dio Laboral Kutxari, bere kirol-proiektuan sinetsi duelako, urte hauetan guztietan leial jarraitu duelako eta bien arteko harremana ezin hobea izan delako.