Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Ekitaldi korporatiboak

“+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak

p10006911
Datorren Maiatzaren 3an eta 4an “+ke dxt” I. Kirol Jardunaldiak izango dira Gasteizen, Arabako Kirol Prentsaren Elkarteak antolaturik, Euskadiko Kutxak babesturik eta EHUk lagundurik.

Ekimen horren helburu nagusia kirolaren funtsezko balioak hainbat bazterretan eta gizarte-sektoretan hedatzea da:

Unibertsitatea

EHUren Las Nieveseko Gradu Aretoan goizeko hitzaldiak izango dira. EHUko ikasleek askatasunez aukeratzeko kredituak lortzeko aukera izango dute.

Ikastetxeak

Joseba Beloki txirrindulari ohia eta Iván Fernández atleta San Prudentzio ikastetxean izango dira bisitan, eta Mikel Rafael Arabako Pilota Federazioko teknikariak eta Irati Anda eskalatzaileak San Viator ikastetxean egingo dute bisita.

Publikoa orokorrean

Hitzaldiak publiko orokorrari irekiak izango dira, eserleku kopurua agortu arte. Hala izango da Las Nieveseko (EHU) goizeko hitzaldietan eta Euskadiko Kutxako Ekitaldi Aretoan (Dato kalea, 14-16) ostegun arratsaldean, maiatzak 3, izango den saioan.

Ekimen solidarioa

Elkartasunak ere protagonismoa izango du jardunaldiotan. Hala, ASPACE eta Down Araba GKEak ere laguntzaile izango dira, baita zenbait erakunde, kirolari eta Bidaiotz sokatira-taldea ere.
Guztira 8 hitzaldi eta 30 parte-hartzaile inguru izango dituzte jardunaldiek.

Kirol Kontseilu Gorenaren zeregina

Miguel Cardenal Estatuko kirol-idazkariak jardunaldien hasiera-ekitaldian parte hartuko du.

 Arabako kirolaren egungo egoera

Lurraldeko kirolak egun bizi duen sasoia aztertuko dute Martin Fizek, Eneko Llanosek eta beste zenbait protagonistak.

Komunikabideek kirolean duten eragina

Ikuspegi guztiak emateko gurekin izango ditugun profesionalen artean honako hauek daude: Carmen Colino AS egunkariko sailburua, Patxi Alonso telebista-produktorea, Héctor Fernández Onda Ceroko kirol-kazetaria eta Rafa Muntión Radio Vitoriako saskibaloi-esataria eta -kazetaria.

Olinpiadetako ametsa

Joko Olinpiarren urtean, kirolaren hitzordurik garrantzitsuenaren inguruko ikuspegi guztiak aztertuko ditugu. Horretarako hauek izango ditugu gurekin: kirolari olinpiarrak (Maider Unda eta Tania Lamarca), balio olinpiarrak (Conrado Durández Akademia Olinpiarreko lehendakaria), medikuntzako ordezkariak (Xabier Leibar) eta kazetaritza olinpiarrekoak (Xabier Iturriko).

Kirol-medikuntza eta elikadura

Mikel Sánchez traumatologoa, Mikel Sánchezek operatutako Aitor Ocio futbolaria eta Iñaki Arratibel nutrizionista izango ditugu partaide.

Kirol egokitua

C.D. Zuzenak taldeko lehendakari Julio Rocak eta Amador Granados txirrindulari paralinpikoak hartuko dute parte.

Kirola eta abentura: mugak gainditzea

Adrenalina eta arriskua elkarrekin izango ditugu Alberto Zerain mendizale arabarrarekin, Oscar Romero munduko Quad txapeldunarekin eta Aurora Segurola eta Rubén Segura abenturazaleekin (bizikleta-ibilbideak).

Arbitroak: pelikulako gaiztoak?

Hainbat diziplinatako arbitro batzuek kirol-epailearen zeregin korapilatsua aztertuko dute.