Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Joxerramon Bengoetxeari Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa Saria, 2010

Argazkian, Euskadiko Kutxako presidente Txomin Garcia jauna, diploma egiaztagiria ematen,  Joxerramon Bengoetxea saritua eta Eusko Ikaskuntzako presidente José María Muñoa

Argazkian, Euskadiko Kutxako presidente Txomin Garcia jauna, diploma egiaztagiria ematen, Joxerramon Bengoetxea saritua eta Eusko Ikaskuntzako presidente José María Muñoa

Eusko IkaskuntzaEuskadiko Kutxa Saria 1995ean sortu zen, eta Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak saritzen ditu.

 

Saria emateko ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian egin zen, eta gure Herriko Hezkuntzaren eta Ezagutzaren arloetako 200dik gora lagun bertaratu ziren.

2010eko edizioan, saria, esan bezala, Joxerramon Bengoetxeak jaso du. EHUko Europako Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako eta Soziologia Juridikoko irakaslea da saritua eta bere ibilbide europazalea eta euskal kulturaren aldeko konpromisoa aitortu zaizkio sariarekin.

Sarietara honako kandidatura hauek aurkezten dira: Euskal Herriko kulturaren  aldeko ikerketa-jarduera burutzen duten ikerlariak, zientzialariak eta kulturako jendea.

Saria 20.000 euroko diru kopuruaz dago osatuta.

Epaimahaia, berriz, honako hauek osatu dute:

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundeko presidentea, Euskadiko Kutxako zuzendariorde nagusia, EHUko errektorea, Deustu Unibertsitateko errektorea, Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Pau-ko eta Adour-eko Unibertsitateko errektorea, Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Urruneko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko errektorea.

Aurreko edizioetan saritutako pertsonen zerrenda 

  • 2009. Javier Elzo
  • 2008. Daniel Innerarity
  • 2007. Gregorio Monreal Zia
  • 2006. Maïté Lafourcade
  • 2005. Nestor Basterretxea Arzaduni
  • 2004. Juan San Martín
  • 2003. Gurutz Jauregui
  • 2002. Bernardo Atxaga
  • 2001. Juan Garmendia Larrañaga
  • 2000. Miguel Artola
  • 1999. Eduardo Chillida
  • 1998. Jesús Altuna, Juan Plazaola
  • 1997. Luis Villasante Kortabitarte
  • 1996. Álvaro d’Ors
  • 1995. Julio Caro Baroja

 

Euskadiko Kutxako Presidente Txomin Garcia jaunaren hitzaldia