Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

GAZTEMPRESA EUSKADIKO KUTXAREN GIZARTE PROIEKTUA (ENPLEGU SORKUNTZAN AITZINDARIA)

  • Gaztempresa Euskadiko Kutxaren Gizarte Proiektua da. Orain 15 urte baino gehiago abiatu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren eta Mondragon Korporazioaren laguntza du.
  • Sortu zenetik, jadanik 2.000 enpresatik gora eta ia 4.000 lanpostu sortu dira autoenpleguko programa handinahi baten babesean.
  • Aurten, Gaztempresak 800 eskabide baino gehiago jaso ditu. Horietatik, 230 enpresa berri sortu dira orain arte, 330 lanpostu, eta, horretarako, 5,5 milioi euro ipini dira, aipatu ekimenak abiarazteko.

Gaztempresa Euskadiko Kutxaren gizarte-proiektua da. Orain 15 urte baino gehiago abiatu zen, gazte ekintzaileen asmoei laguntzeko. Zortzi urte geroago, Gaztempresak Fundazio estatusa bereganatu zuen, eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren eta Mondragon Korporazionen laguntzaz, azpiegitura ona sortu zen, erakundearen jarduerari beste bultzada bat emateko.

Gaztempresak 2.000 enpresa-jarduera baino gehiagoren sorkuntzan lagundu du. Esperientzia hori izugarri baliotsua da, bideragarritasuna egokiro ebaluatzeko, eskarmentu ezak dakartzan hutsak saihesteko eta enpresa abiaraztean eraginkorragoak izateko. Une zehatz batean ikusten da autoenpleguko programa handinahi honen dimentsioa: ekintzaile berriek hasten dituzten jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ehun ekonomiko eta sozialean duten eragin onuragarriaz ohartzen garenean.

Aurten, 830 eskabide berrirekin (iaz halako bi), 230 enpresa berri sortu dira jadanik; % 13 merkataritza-sektorean, eta % 87 zerbitzuenean.

Euskadiko Kutxak 5,5 milioi euro finantzatu du, enpresa horiek abiarazteko, eta krisi denboran enpleguarekin daukan konpromisoa sendotu du horrela.

Por otra parte, con la inquietud de seguir apoyando a las empresas, la fundación ha puesto en marcha la Red Social de Gaztempresa (a la que podrás entrar a través de su web www.gaztempresa.com), que tiene por objetivo ser una plataforma de ayuda para establecer contactos, no sólo entre las empresas que ya se han creado, sino también  para las que todavía no lo han hecho y quieren consejos y contactos con otras  empresas que ya han iniciado su andadura.