Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskal kontsumitzaileen konfiantza – 2015ko hirugarren hiruhilekoa

EAEko etxeetako konfiantzaren hobekuntza gelditu egin da enplegu-igurikimena okertu egin delako

Zeri iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez?

  • 2015eko 3. hiruhilekoan, EAEko familiek bilakaera sozioekonomikoari dagokionez duten konfiantzak hobetzeko joera arindu egin du eta apur bat negatiboagoa da (-6, ehuneko -2 puntu). 2014. urtearen hasieratik izandako bigarren erregistro onena da eta EB-28ko (ehuneko -2 puntu), Estatuko (ehuneko -3 puntu), Alemaniako (ehuneko -2 puntu), Erresuma Batuko (ehuneko -1 puntu) edo Frantziako (ehuneko -1 puntu) familien artean ikusitakoaren bilakaera antzekoa du.

Zergatik gelditu da EAEko familien konfiantza berreskuratzeko joera?

  • Batez ere, hurrengo hamabi hilabeteotarako enpleguaren bilakaeraren igurikimena okertu izanak eragin du. Adierazle hori 8tik 1era jaitsi da. Atzerakada horrek (ehuneko -7 puntu) eragin du EAEko familien konfiantzan izandako hobekuntza gelditu izana.
  • Horri EAEko familien igurikimenetan gertatu den jaitsiera arina gehitu behar diogu ekonomia orokorraren (-2) eta beren etxeko ekonomiaren (-7) bilakaerei dagokienez 2015eko bigarren hiruhilekoko emaitzekin alderatzean (0 eta -5 hurrenez hurren). Testuinguru horren baitan, familien aurrezteko gaitasuna balio negatibotan dago oraindik ere (-17).
  • Hori dela eta, EAEko familien konfiantza balio ezkorretan dago oraindik ere (-6) eta bigarren hiruhilekoan ikusi genuen hobekuntza gelditu egin dela dirudi, batez ere enpleguaren inguruko igurikimenak okertu izanaren ondorioz.

Zer eragin du familien konfiantzak gastua eta inbertsioa egiteko erabakietan?

  • EAEko familien ustez, prezioak aurreko hilabeteetan bezalaxe edo polikiago haziko dira; hau da, gorakada inflazionistarik ez dela gertatuko aurrez ikusi dute.
  • Oro har, EAEko familien ustez, ez da une ona erosketa handiak egiteko (-10), baina indize horrek hobekuntza nabarmena izan du (ehuneko +23 puntu). Hala eta guztiz ere, gastu horrekin dituzten igurikimenak oraindik ere negatiboak dira (-12) eta euspen-joeraren baitan jarraitzen dute.
  • Bestalde, ahul jarraitzen du etxebizitzaren eskariak (etxeetako % 2k soilik baloratzen du erosteko aukera), eta autoa erosteko asmoak ere oraindik atalase baxuetan jarraitzen du (% 4 seguru, % 1 ziurrenik).

Laburbilduz, 2015eko hirugarren hiruhilekoan, EAEko familien konfiantzaren hobekuntza gelditu egin da, baina 2014ko ezkortasun-egoeratik urruntzen ari da. Hobekuntzarekin lotuta ikusi dugun euspen hori enpleguaren igurikimena okertu izanak eragin du. Izan ere, familiaren eta aurrezkiaren ekonomiaren igurikimena zehazteko erabakigarria da eta kontsumoarekin eta inbertsioarekin lotutako erabakietan beharrezko egonkortasun-faktorea da. Horrek guztiak eragin du adierazle horiek berreskuratzeko garaian gertatu den atonia.

2. Familien konfiantza-indizea. Emaitzak

Familien konfiantza-indizea.Emaitzak_LABORAL kutxa

3. Erosteko asmoa

Erosteko asmoa_LABORAL kutxa_1Erosteko asmoa_LABORAL kutxa_2

Erosteko asmoa_LABORAL Kutxa_4


Fitxa teknikoa

  • Inkesta EAEko 800 laguni egin zaie.
  • Abuztuaren 4. astean eta irailaren lehengoan (2015eko III. hiruhilekoan).
  • Banaketa: sexua, adin-taldeak, jarduerarekiko erlazioa eta errenta-mailak.
  • % 95eko konfiantza, +/- % 3ko lagin-errorea

Metodologia