Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskal familien konfiantza positiboan 2014tik lehen aldiz

 

Zer iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez?

2017ko laugarren lauhilekoak euskal familien susperraldi jarraitua berresten du (1), 2014tik lehen urtea delarik urteko batez besteko balio positiboarekin (1). Familien konfiantzaren bilakaeraren hobekuntza hau partekatua da, baino balio positiboetara soilik Alemanian iristen da (3), gainerako lurraldeekin alderatuz: Estatua (-1), Erresuma Batua (-6), eta Frantzia (-14), eta baita EB-28arekin, oraindik negatiboan.

Zein dira EAEko familien konfiantza eta horren bilakaera osatzen duten faktoreak?

  • 2017ko laugarren lauhilekoan euskal familien iritziz enpleguan hobekuntzak jarraituko du (9), modu honetan bi urte jarraian baino gehiagotan enpleguaren bilakaeraren igurikimena positiboa izan da. Halaber, hirugarren hiruhilekoz jarraian, familiek uste dute ekonomia orokorrak hoberantz egingo duela (6); gauzak horrela, 2017an ekonomia orokorraren bilakaeraren konfiantza-indizea positiboa da lehenekoz 2014a geroztik.
  • Hala ere, familiak zuhurrak dira etxeko ekonomiaren joerari dagokionez (-4) eta aurrezkiaren bilakaerari dagokionez (-8), bi kasuetan, oraindik negatiboan baino azken lau urteetako erregistrorik hoberenekin.
  • Laugarren hiruhileko honetan eta 2017a bere osotasunean hartuta euskal familiek inflazioaren susperraldia aurreikusten dute (-17), azken hiru urteotan emandako erantzunarekin ez bezala, prezioen hazkunde-erritmo geldoagoarekin.
  • Familien igurikimenak nahiko lerrokatuak daude eskuragarri dagoen informazioarekin, non hazkundea islatzen den bai ekonomian (% 3) eta baita enpleguan ere (% 2,1) 2017ko hirugarren hiruhilekoan (Eustat). Halaber, urtetik urterako terminoetan, 2017ko azaroan Gizarte Segurantzak izandako afiliazioa igo egin da (941.283; % +2,1), eta erregistratutako langabezia murrizten jarraitzen du (129.175; % -6,8), lan merkatuaren indarberritze profila sendotuz.

Nola eragiten du familien konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan?

  • 2017ko laugarren hiruhilekoan, erosketa uneko balorazioa (-2) eta erosketa handiak egiteko igurikimena (-7) euskal familietan negatiboa da oraindik, baina neurri txikiago batean aurreko hiruhilekoekin alderatuz.
  • Bestalde, 2017an familien % 3k inguruk etxebizitza erosteko asmoa azaltzen dute, eta % 6k inguruk autoa, 2016ko emaitzak hobetuz (% 1,8 eta % 6). Eskuragarri dauden datuek erakusten dute 2017an etxebizitzen salerosketa hazi dela (% 5,6; urtarrila-iraila) eta baita autoena ere (% +2,9; urtarrila-azaroa), krisi-aurretiko datuekin alderatuz oraindik maila apalagoetan.

Laburbilduz, laugarren hiruhilekoak berresten du 2017a euskal familien konfiantza indarberritze bidean dagoela, enpleguan eta ekonomia orokorrean oinarritua dagoena, baino oraindik negatiboak diren etxeko ekonomiaren eta aurrezki-ahalmenaren igurikimenekin orekatu behar dena. Pixkanaka, familien kontsumo handiko eta inbertsio-erabakiak (autoa edo etxebizitza) suspertzen doaz, baino krisi-aurretiko datuekin alderatuz oraindik maila apalagoetan.