Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAK GORA EGIN DU

 

LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko Inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2017ko hirugarren hiruhilekorako dituzten igurikimenen berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekoan baino pixka bat hobeak

 

 

Konfiantza-indizearen balioa 59,5ekoa da. Beraz, indizeak gora egin du aurreko hiruhilekoan jasotako datuarekin alderatuta, 58,2koa izan baitzen. Horren arrazoia hauxe da: enpresek ikuspegi pixka bat baikorragoa dute ekonomiak 2017ko hirugarren hiruhilekoan izango duen bilakaerari buruz. Gainera, indizearen balioa 50etik gorakoa izateak hedapena adierazten du, eta hori koherentea da beste esparru geografiko batzuetan lortutako balioekin: Espainian 57,3koa da (apirileko datua) eta Eurogunean 56,8koa (maiatzeko datua).

 

Enpresen konfiantza 2017ko 3. hiruhilekoko igurikimenak from LABORAL Kutxa